Azaroak 25aren inguruko jarduera egitarauari hasiera eman zaio

22.11.10
Berdintasuna

Azaroaren 25 Emakumeenganako biolentziaren aurkako Nazioarteko eguna da. Borroka eta elkarrenganako errespetuan oinarrituriko berdintasuna eskatu eta aldarrikatzeko eguna. Egun garrantzitsu horretarako jarduera-egitarau zabala prestatu da gure herrian, zeina Emakumearen Udal Kontseiluaren azken bileran ezagutzera eman den. Egitarau horrek barne hartzen ditu sentiberatasun, (in)formazio eta ekintza politiko eta emakume nahiz gizonen parte hartzea sustatzeko jarduerak, gure gizarteko gaitz hori borrokatzeko xedez. Ermuan puntu morea duen 3000 kartel banatuko dira, 500 binilo eletroestatiko, beste 200 kartel Ermuko programarekin, eta gutun-azaletan jartzeko 3000 pegatina baita ere. Horrez gain, azaroaren 25eko ostegunean, Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako lanak ezagutarazteko jaialdi txikia eta herritarren kontzentrazioa egingo, irakurketa gida eta gazteentzat poltsikoan eramateko espresuki prestatutakoak banatuko dira; eta filma emanaldia zine-klubean.

Indarkeriaren kontrako kanpaina ez da egun bakarrera mugatu behar, hori garrantzitsu eta sinbolikoa bada ere. Benetako berdintasunean oinarrituko ditugun gure harremanetatik indarkeria ezabatzeko helburua urteko 365 egunetan landu beharrekoa dela ebatzi da. Horretarako beharrezkoa jotzen da prebentzioan etengabe aritzea, eta ahalegina gazteengana zuzentzea. Aurtengo kanpainako jarduerak iaz erabilitako ‘Beldur barik’ lelopean bildu dira, gazteriari zuzentzen baitzaizkio batik bat.

Aurreko urteetan egindako legez, kanpaina ‘Berdinsarean’ partaide diren udalerri guztietan gauzatuko da, zeina Euskadiko udalerrien elkarteak ‘Eudelek eta Emakundek bultzatzen duten.

Jarduera egitaraua

  • Azaroak 22
    • Adieraz zaitez Beldur Barik! Lehiaketan parte hartu duten talde ermuarren arteko sari banaketa. Ekitaldia Emakumearen Topagunean egingo da 18:30etan.
    • Puntu moredun kartel eta biniloen banaketa.
    • Erakunde adierazpena jasotzen duen Bandoa zabalduko da.
    • Ermuan egingo den jaialdia eta kontzentrazioaren kartelak banatuko dira.
  • Azaroak 25
    • Jaialdia Lobianon, arratsaldeko 6etatik 7etara bitartean. Ermuko gazteek Beldur Barik lehiaketara aurkeztu dituzten lan eta proposamenak aurkeztuko dira.
    • Kontzentrazioa plazan, arratsaldeko 19.00etan. Erakunde adierazpena irakurriko da jendaurrean.
    • Zine-klubean ''El juego del ahorcado, proiektatuko da. Bi emanaldi 19.30 eta 21:30etan.
  • Azaroak 27
  • Abenduak 2
    • Zine-klubean ‘Nagore’, proiektatuko da. Bi emanaldi izango; 19:00 eta 21:30etan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko