‘Egara’ eta ‘Trake’ taldeek irabazi dute ‘Beldur Barik’ lehiaketaren Ermuko saria

23.11.10
Berdintasuna

‘Egara’ eta ‘Trake’ taldeek hainbanatuko dute ‘Beldur Barik’ 2010 lehiaketaren Ermuko saria. Aukera Berdintasunerako zinegotzi Natividad Alonsok diploma bana banatu zien taldeko ordezkariei atzo arratsaldez Emakumearen Topagunean eginiko ekitaldian. Saria jaso duten bi taldeek lehiaketako 500 euroak hainbanatuko dituzte eta beren proposamenak zuzenean aurkeztuko ostegunean, Lobianon egingo den jaialdian. Jaialdia arratsaldeko 6etatik 7etara bitartean izango da, Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazio eta erakunde adierazpena irakurri aurretik.

Jaialdi horretan Egara taldeak idatzi eta konposatu duen ‘Berdintasuna denon ahotan’ tituluko abestia entzun ahal izango dugu. Euskaraz idatzitako letra du eta kantak hiru minutu pasatxo irauten du. Taldeko ordezkarien esanetan “hasieran polita den amodiozko istorioa kontatzen du abestiak, zeina usteldu eta tratu txarrekin amaitzen den”. Leire Elustondo, Inés Arano eta Lara Alonso kideek adierazi zutenez emakumeenganako biolentziaz kantatu nahi izan dute “gizarte osoaren arazotzat hartuz, eta ez emakumeena soilik”. Nolanahi ere, “azkenean mezu positibo eta itxaropentsua” zabaltzen dutela gehituz. Egara taldea bost neska gaztek osatzen dute. Kideek 17 urtetik 20ra bitarteko adina dute. Bostetik hiru kantari eta gitarra joleak dira, batek baxua jotzen du eta beste batek bateria.

Ermuan ‘Beldur Barik’ lehiaketara zortzi lan aurkeztu dira

Trake antzerki taldeak ‘Bolero para ti’ tituluko egokitzapen edo performance prestatu du. Obrak hamahiru minutuko iraupena du eta bere helburua jarrera matxistak eta emakumeenganako indarkeria salatu nahi ditu. Horretarako hainbat situazio edo egoera landu dituzte, non abestien hainbat letratan euskarria duten horrelako jarrerak erakusten dituzten, batzuek aspaldikoak dira (boleroak) eta beste hainbat gaurkoak (reggaetonak) Alberto Munozek adierazi zuenez. Trake antzerki taldea hamabi gaztek osatzen dute. Zortzi neskak dira eta beste lauak mutilak. Guztiak 16 urtetik 20ra bitarteko adina dute.

Ermuan ‘Beldur Barik’ lehiaketara zortzi lan aurkeztu dira. Aurkeztu direnen arteak bi abesti daude, bata pop-rockeko konposizio0a eta bestea rap estilokoa, antzerki egokitzapena, 3 kartel, egutegi 1 eta laburmetrai bideo bat. Aurkeztutakoetatik, lehiaketa orokorra erabaki duen epaimahaiak, bi aukeratu ditu, sailari horien artean irabazlea erabakitzeko proposamena luzatuz. Aukera Berdintasuneko sailak, bakar bati saria eman ordez finalerako aukeratu diren bi taldeen arten hainbanatzea erabaki du. Zinegotziak adierazi zuenez saritu diren bi proposamenak landuenak izan dira eta jenderik gehien biltzen dute. Alonsoren esanetan egileen sormena aintzat hartu nahi izan da. Bi taldeetako ordezkariek, tribial feminista jokoaren ale bana jaso zuten opari moduan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan