Betiondon eskalada-murrua jartzeko lanak hasi dira
Betiondon eskalatzeko egitura artifiziala jartzeko lanak hasi diitu Udal Kirol Erakundeak (UKEk). Alaiza & Madinabeitia S.L. enpresa esleipendunaren langileak orain egun batzuk ekin diote lanari. Eskalatzeko egitura artifizial honetan bi zati atonduko dira; lehenengoan eskalada-murrua egokituko da. Hori hasten diren kirolarientzako izango da eta bidea egiteko sokak izango ditu. Bigarrenean boulderra deritzana egokituko, maila ertaina duten kirolari eta eskalatzaileek entrenatzekoa izango dena. Azpiegitura horrek ia 60.000 euroren kostua izango du, BEZ barne. Enpresak hilabeteko epea du lana bukatzeko eta, azpiegitura Gabonetarako presta eta erabiltzeko moduan izatea espero da.
Eskalatu ahal izango den horma horretan 132 metro karratuko azalera egokituko da. Azalera horretatik 105 metro karratu erabili ahal izango dira eskalada praktikatzeko, altuera ezberdintasun eta goiko aldeko itxiturarengatik. Egituraren goiko aldeko 27 metro karratu itxi egingo dira, pertsonarik egitura barrura sartu eta istripurik gerta ez dadin eta, zikinkeriarik ez dadin pilatu baita ere.
Azpiegituraren ezaugarri teknikoak
Elkarren arteko lotura izango du bi zonalde exekutatuko dira. Batean eskalada praktikatu ahal izango da eta bestean entrenatu. Eskalatu eta altuera hartu nahi duten erabiltzaileek arnesak eta sokak erabili beharko dituzte beren segurtasuna bermatu eta minik hartu ez dezaten. Bestalde, bigarren zonaldeak –boulderrak- 3,5 metroko altuera izango du, horretan ez da sokarik erabili beharko. Horren azpian koltxonetak egongo dira. Zonalde hau beren beregi entrenatzeko eta maila edo zailtasun altuagoko erabilerarako izango da.
Eskalada-murrua. 5 x 6,3 metroko horma-zatia hartuko du, sokaz egin beharreko hiru bide izango ditu. Hiru bideek sabaian lotura izango dute eta eskalada mosketoia erabili beharko da. Xaflazko eta inklinaziorik gabeko hiru lerro izango dira, bertara lotzeko.
Boulderra. Zonalde hau beren beregi entrenatzeko eta maila edo zailtasun tekniko altuagoko erabilerarako izanik. Boulderrak horman 12 metroko Zabaleta eta 3,5 metroko altuera izango du. Hiru moduluk osatuko dute, horietako bakoitzak –25º, -45º, -60º eta +10º gradu artean izango dituztelarik.
Aprobetxamenduaren mesederako, modulu ezberdinen arteko trantsizioak modu inklinatuan egingo dira, 90 graduko ondoko pasabiderik eratu gabe.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke