Helduen irakurle-klub berri bi eratuko, euskarazkoa edo gaztelaniazkoa
Udal liburutegiak helduen irakurle-klub bi antolatuko ditu. Batean euskarazko testuak aztertuko dira eta, bestean, gaztelaniaz idatzitakoak. Talde biak abenduan hasiko dira biltzen.
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Bilerara bertaratutakoek hurrengo irakurgaia zein izango den eztabaidatu eta erabakitzen dute, hurrengo hileko egun-ordua zehaztuz. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Saioak Txomin Madalenak dinamizatzen ditu, durangaldeak dauden beste hainbat irakurketa kluben koordinatzaileak.
Doako jarduera, hizkuntza aukeran eta partaide kopurua mugatua
Euskarazko testuak ardatz hartuko dituen taldeak hilaren lehen astelehenero bilduko da Lobianoko tailerretan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik gaueko bederatzietara bitartean. Lehenengo bilera abenduaren 13an izango da, 6a jaieguna delako. Talde honetan izena eman nahi dutenek Harkaitz Canoren ‘Neguko Zirkua’ liburuko ‘Kare zurizko hormara itzuli’ kontakizuna irakurri behar dute.
Gaztelaniazko testuak mintzagai izango dutenen taldeak aldiz hileko lehen asteazkenetan batuko da Lobianoko tailerretan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik gaueko bederatzietara bitarteko ordutegian. Lehenengo bilera abenduaren 1ean egingo dute. Honetan izena eman nahi dutenek Julio Cortazarrek idatzitako ‘Continuidad de los parques’ irakurri beharko dute. Izena ematerakoan testua bana emango zaie.
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Interesa duzuenok, datuak emateko pasa udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean