Jende asko Emakumearenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren ekitaldietan

26.11.10
Berdintasuna

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerek Ermuan jende ugari bildu zuten. Lobianoko aretoa bete egin zen, ‘Beldur Barik’ lehiaketaren barne Ermuan sarituak izan diren taldeak ikusteko jaialdian. Egara taldeak idatzi eta konposatu duen ‘Berdintasuna denon ahotan’ tituluko abestia entzun ahal izango genuen. Euskaraz idatzitako letra du eta kantak hiru minutu pasatxo irauten du. Taldeko ordezkarien esanetan “hasieran polita den amodiozko istorioa kontatzen du abestiak, zeina usteldu eta tratu txarrekin amaitzen den”.

Trake antzerki taldeak ‘Bolero para ti’ tituluko egokitzapen edo performance taularatu zuen. Obrak hamahiru minutuko iraupena du eta bere helburua jarrera matxistak eta emakumeenganako indarkeria salatu nahi ditu. Horretarako hainbat situazio edo egoera landu dituzte, non abestien hainbat letratan euskarria duten horrelako jarrerak erakusten dituzten, batzuek aspaldikoak dira (boleroak) eta beste hainbat gaurkoak (reggaetonak).

Talde horien ostean, Izarraitz antzerki taldeko emakumeek ‘Gizonak’ muntaiaren irakurketa dramatizatua egin zuten. Elkarbizitza eta bikoteen arteko harremanaren inguruko testuak, barrean eta hausnarketa bat baino gehiago sortarazi zituzten ikuslegoaren artean.

Jarraian, eta urteroko legez, plazan kontzentrazioa egin zen eta horretan ere jendetza bildu zen Orbe Kardinalaren plazan. Arratsalde hots eta eguraldi deserosoa izan arren. Agintariek, gizarte eragileek, gizon, emakume eta gazteek pankarta ireki eta hogei minutuko kontzentrazioa egin zuen. Parkanta horretan ‘Enmakumeenganako indarkeriari ez leloa irakur zitekeen. Horren atzean jendetza bildu zen, herriko gizon eta emakumeak. Jarraian, Gazteria zinegotzi den Leire Zapicok, Udabaltza osatzen duten alderdi guztiek aho batez adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko