Ekitaldien aukera zabala astebururako

26.11.10
Kultura eta Gazteria

Gaur hasten dugun asteburuaren agenda lepo dator. Jarduera asko i zangobaititugu Ermuan datozen egunetan. Horietako bat edo guztiak aukeratzea, norberaen esku geratzen da, bakoitzaren gustu eta zaletasunei jarraiki. Guk lerro hauetara bildu ditugu, berri jaso izan ditugun guztien aipamena, kronologiari jarraiki:

Antzerki emanaldia gaur, ''Kanpaiak jo bitartean'' muntaia ikusgai

Glu-Glu Produkzioak taldekideek “Kanpaiak jo bitartean” antzezlana dakarte gaur gauean Lobiano Kulturgunera. Ikuskizuna 22:15ean hasiko da. Sarrerak 5 € balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du.

Sinopsia

Emakume gazte bat. Gizon gazte bat. Neskak, amatasunaren deia jaso berri du, medikuaren kontsultara doa intseminazio artifiziala praktikatu diezaioten. Mutila, semen emailea, hilero bezala bere dosia entregatzera doa. Ustekabeko kointzidentziak ezagutu berri den bikotea etengabeko gaizki ulertzean nahastuko du, egoera barregarri bezain zalapartatsuetara bidaia egiteko. Elkar ezagutu behar ez zuten eta behar baino gehiago elkar ezagutuko duten pertsonen arteko ezusteko komedia eroa eta bizia. Kanpaiak jotzen duenean hainbeste baitira gerta daitezkeen sorpresak...

Eguerdian, Ermua Kantuan

Euskal Birusa Euskara elkarteak "Ermuan Kantuan" egitasmoaren saio berria deitu du larunbaterako. Hileko azken larunbatero egin legez, eguerdian kalerik kale, taldean abestera gonbidatu gaitu herritarroi. Ordu eta erdiz, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, hainbat soinujolez lagundurik, herriko kaleetan ibiliko dira, hainbat lekutan geldialdiak egin eta zenbat kantu abestuz. Parte hartzen dutenenei laguntzeko asmoz "Ermuan Kantuan" kantu liburuxka argitaratu dute. Liburu honetan 70 bat kanta ezagun biltzen dira eta horietarikoak dira kalez kale hilean behin abesten direnak. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan.

Haurrentzako antzerkia

Larunbata arratsaldean, haurrentzako antzerkia programatu du udal kultura sailak. Kolore Bitxia taldeak “Mondo Flurss” obra ekarriko du, 17:00etatik aurrera, Lobiano Kultur Gunera. Sarrerak 3 € balio du. Emanaldia euskaraz izango da. San Martin Kulturalaren egitarauaren barnean.

Larunbata gaueaan, bertsoak eta rocka

Euskal Birusak bertso emanaldia antolatu du larunbaterako. Bertsotan jardungo dute Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariek. Saioa Lobiano kulturgunean egingo da, gaueko 22:15ean. Sarrerak salgai jarriko dira bihar eta etsi Elexosten -Erdikokale sahiesbidea, 2. 1ngo.) zazpietatik zortzietara. Sarrera 8 euro balio ditu Euskal Birusaren bazkideentzat eta 10ean gainerako guztientzat.

Bestalde, ‘Multa’ eta ‘Insohomnio’ musika taldeek San Pelaio auzoko Zappa tabernan joko dute, gaueko 21:30etatik aurrera. ‘Multa’k jendaurrean aurkezten den estreinako aldia izango du. Aldiz, ‘Insohomnio’koek ‘Demasiado suficiente’ azken diskokoak joko dituzte, taldeko bateriari agur esateko.

Gaztela-Mantxako zentroaren kultur asteartea

Gaztela-Mantxako zentroak bere XXXIV. kultur asteartea ospatuko du datozen egunetan. Egitarauari hasiera emango diote gaur iluntzean. Zortzietan ardoa hartu eta lurralde hartako jaki tipikoak dastatuko dituzte. Bihar, pintura eta marrazki lehiaketa egingo haurrentzat. Domekan, tute txapelketa jokatuko.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita