UKEk enkantea deitu du instalazioen mantenu kontratua bi urterako esleitzeko xedez
Udal Kirol Erakundeak enkantea deitu du instalazioen mantenu kontratua esleitzeko xedez. Lan hori 104.000 eurotan esleituko du, BEZ barne. Kontratua bi urtetarako proposatzen du, epe hori luzatu ahal izango delarik, bi alderdiek ados egonez gero. Erakundeak lehiaketa deitu du zerbitzu hori prozedura irekiz eta ohikoaz esleitzeko. Entitateko Zuzendaritza Batzordeak baldintza plegu administratiboak eta teknikoak onartu zituen eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean enkatea deitzen duen iragarkia ostiralean, azaroaren 26ko, 228. alean argitaratu izan da. Enkantean parte hartzeko eskariak eta proposamenak aurkezteko epea 15 egunekoa da, iragarkia BAOan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen eta agiriak Baldintza Pleguetan jasotzen direnari jarraiki UKEren egoitzan –Diputazio kalean z/g- aurkeztu behar dira. Lehiaketaren inguruko informazio guztia webgune korporatibo honetan eskaintzen dugu, Abiapuntu bulegoaren atalean eta horren barneko iragarki-oholean. Guk horretara lotura egin diogu, lasterbidez heltzeko eta interesdunei laguntzeko.
Kontratatu nahi den zerbitzuaren helburu nagusia UKEren instalazioen etengabeko funtzionamendua bermatzea izango da, matxurengatiko geldiuneek eragina txikiena izan dezaten lan eginez. Horrez gain, eraikuntzak modurik onenean kontserba daitezen lan daitezen, horiei etekinik handiena atera ahal izateko moduan. Mantenu teknikoa eta lanorduetako hainbat zerbitzuen barne ondoko aspektuak sartuko dira: mantenu konduktiboa, prebentiboa, zuzentzailea eta araudiarekiko teknikoa.
Kontratistak mantenu zerbitzuak egin beharko ditu oUKEren ondorengo instalakuntzetan: M.A. Blanco kiroldegian, Betiondoko kirol-gunean, Teodoro Zuazua futbol-zelaian eta Aritzmendi pilotalekuan.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke