Juanita Ibaibarriaga Literatur Lehiaketaren sariak banatu berri dira

29.11.10
Euskara

Juanita Ibaibarriaga 2010eko Literatur Lehiaketaren sariak banatu berri ditu Euskal Birusa elkarteak. Sariak Lobiano kulturgunean egindako ostegun arratsaldez egindako ekitaldian ezagutarazi eta banatu ziren. Aurtengo aipatzekoa da bigarren modalitateko saria, erreportaje atalekoa hain zuzen, herriko Drogetenitturri aldizkarian edota www.euskalbirusa.org web gunean argitaratuko dena. Horrela, herritar guztiok berori irakurtzeko aukera izango dugu. Aurten, Tania Alonso Estevezek jaso du saria eta dagokion 400 euroak.

Antolatzaileak parte hartu duten ikastetxe guztiei eskerrak eman zieten ekitaldian, lehen modalitateko lanak lehendabizi ikastetxean aurkezten direlako eta bertakoek egiten baitute lehen galbahea. Gero, ikastetxe bakoitzean aukeratutako lanak jaso, irakurri eta epaimahaikide guztien artean onenak aukeratu ondoren, ebazpena ematen baitute. Aurten, 40 €roko erosketa txekea jaso duten sarituen zerrenda ondorengoek osatu dute:

  • LHko 3. maila: Ezizena: Hartz Zuria. Saioa Gutierrez Vazquez (Eskolabarri).
  • LHko 4. maila: Ezizena: Rayman. Aitor Rubio (Eskolabarri).
  • LHko 5. maila: Ezizena: Loli. Arantzazu Mugerza Uranga (Anaitasuna Ikastola).
  • LHko 6. maila: Alaska: Ainhoa Horrillo Esteban (Anaitasuna Ikastola).
  • DBH 1: Ezizena: Sagarra. Eneritz Miguel Prieto (Ongarai BHI).
  • DBH 2: Ezizena: Izengabea. Jone Rodriguez (Ongarai BHI).
  • Argazkian saritutako ikasleetako bat, 40 €ko erosketa-texkea eskuan duela. Ainhoa Lasuenek utzitako argazkia
  • Argazkian 2010eko edizion saritutako ikasle taldea Lobianon. Ainhoa Lasuenek utzitako argazkia
  • Argazkian sarituttako ikasle gazte bat, bere lanaren eta epaimahaiaren aurrean. Ainhoa Lasuenek utzitako argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin