Animaliak edukitzea eta horien babesa arautzen dituen Ordenantzari buruzko kanpainak harrera ona izan du

03.12.10
Ingurumena

Herritarroi eta txakurren jabeei espresuki zuzenduriko informazio eta komunikazio kanpainak aurrera jarraitzen du. Jada txakurren jabe diren 75 pertsona baino gehiago pasa dira gure Abiapuntu bulegotik Ordenantzaren inguruko informazioa jasotzera. Eta bide batez, animalien gorozkiak jasotzeko poltsen eramangarria jasoko dute opari moduan. Kanpainaren harrera positibotzat jo da, animalien jabeek sentsibilizaturik agertu baitira eta ekimenarekin ados. Kanpaina horren funtsa eta helburu behinena Animalien edukitza eta babesa arautzen duen Udal Ordenantza ezagutaraztea da.

Ordenantzak bost titulu ditu eta horiek beste 65 artikuluren bidez garatzen dira. Horietan edozelako animaliak –konpainiakoak edo ez- edukitzearen inguruko aspektuak, animalien eta pertsonen arteko bizitza harmonizatuz eta osasun, ingurumen eta segurtasunerako izan daitezkeen arriskuak gutxituz. Horrez gain, animaliak jaso beharrezko gutxieneko atentzioak ere lantzen ditu, tratuan, higienean, elikaduran, babesean, garraioan, identifikazioan edo gizakiekiko elkarbizitzaren alorretan. Ordenantza izapidetzeaz Hirigintza diziplinako atala arduratuko da eta hori betetzeko arduraz Udaltzaingoaren laguntza izango du. Ordenantza horretan ere ezartzen dira animaliak aldi baterako mantentzen dituzten establezimenduek, kontsultategiak, albaitarien klinika eta ospitaleak edo animaliak saltzen dituzten lokalak bete behar dituzten arauak. Azkenik, Ordenantzan hori ez betetzeagatiko zigor eta isunak ezarri eta jarraitu beharreko prozedura exekutibo zigortzailea ere lantzen dira. Ordenantzatik kanpo geratzen dira hainbat jarduera eta ekitaldi, non animaliak parte hartu arren horiek araudi propio eta espezifikoa dutenak, esaterako, ehiza, arrantza, zezenketak, eta abar.

Nolanahi ere, Ordenantza horretan jasotako hainbat aspektu sakonkiago aztertu ditzagun. Gaur, animalien eskubideen atalarengatik has gaitezen. Zehazki ondokoa esaten da:

Animaliek dituzten eskubideak

  • Animalien jabeek edota animaliak dituzten pertsonek, animalia horien ongizate egokia bermatzeko elikadura eta zaintza nahikoa eman behar dizkiete, gaixorik badaude gaixotasuna tratatuz eta osatuz, eta agintaritzak agintzen dituen neurri administratiboak eta osasuna prebenitzeko neurriak ezarriz. Era berean, animalia espeziearekin bat datorren egoitza eskainiko diote.
  • Albaitari elkargokide batek animaliak pertsonentzako kutsagarria den gaixotasuna duela eta hil egin behar dela erabakitzen badu, animalia hiltzeko onartutako eutanasia-sistema erabiliko da eta jabeak ordaindu beharko du. Animalia batek gaixotasun kroniko sendaezinen bat badauka eta jabeak egoki zaintzen ez badu, hori ere hil egin beharko da.
  • Txakurtegira biltzen diren abandonaturiko katu eta txakurren kasuan, ondoko prozedura jarraituko da. Animalia identifikatuta badago, txakurtegiak jabeari animaliaren egoeraren berri emateko gestio egokiak egingo ditu. Besterik ezean, animaliak babesteko elkarteren bati edo harrera-zentroren bati emango zaio, edo beste aukera egokiren bat hartuko da. Animalia hiltzea baztertuko da, ez bada albaitariak hori egitea aholkatu duela, animalia horrek pertsonentzat edo beste animalientzat jarrera oldarkorra duelako, animaliari oinazea dakarkion egoera patologikoa daukalako, edo gaixotasun larriak transmititzeko arriskua daukalako. Horrela bada, eutanasia-sistema erabiliko da, albaitari baten kontrolpean.

Ordenantzak espresuki debekatzen dituen hainbat aspektu

Animalia egoki babesteko, brearías debekatuta dago:

  • Animalia bat agresioz edo substantzia toxikoak emanez hiltzea; eremu eta bide publikoetan substantzia toxikoak biltzea; animaliei min egitea, ekintza krudelak edo tratu txarrak eragitea, animalia norberarena izan edo inorena izan, etxekoa izan, etxekotua izan edo basatia izan, elkarrekin bizi izan nahiz gatibu eduki.
  • Animaliak antzezlanetan, dantzalekuetan, filmetan edo publizitatejardueretan erabiltzea, mina, sufrimendua edo kaltea eragiten bazaie.
  • Ibilgailu bat animalia baten egoitzatzat erabiltzea. Barruan animalia bat duten ibilgailuak ezingo dira egon lau orduz baino luzaroago aparkatuta, eta udako hiletan edo egun berotsuetan ahalaz gerizpetan egongo dira, uneoro aireztapena ziurtatuz.
  • Animaliak antzezlanetan, dantzalekuetan, filmetan edo publizitatejardueretan erabiltzea, mina, sufrimendua edo kaltea eragiten bazaie.
  • Animalien arteko borrokak edo horien parodiak, publikoak nahiz pribatuak, animaliak hil edo zauritzen badira, edo eraso egiten bazaie.
  • Animaliari ebaketak egitea, albaitariaren kontrolpean ez bada, osasun-arrazoiak medio, animaliaren zereginak eskatzen duelako, edo arrazaren ezaugarriak mantentzeko.
  • Animaliak abandonatzea.
  • Administrazioaren kontrolik gabe Animaliak laborategiei edo klinikei saltzea.
  • Animalia bati alkohola, drogak edo botikak ematea, edo min fisikoa edo psikikoa eragin diezaiokeen edozein manipulazio artifizial egitea, bereziki lehiaketa batean animaliaren errendimendua aldatzeko helburuz egiten bada.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea