Herriko merkatariek eta udalak elkarlanean jardungo Gabonetan bertako kaleak dinamizatzeko asmoz

03.12.10
Ekonomi Sustapena

Herriko merkatariek eta udalak elkarlanean jardungo dute, Gabonetan gure kaleak dinamizatu eta erakargarriago egiteko xedez. Asmo horrekin hainbat jarduera antolatu dituzte abendu honetarako, besteak beste, sari dotoreak merkatari nahiz herritarrentzat izango dituzten lehiaketa bi. Lehena erakusleihoen lehiaketa izango da herriko dendari guztientzat zabalik dagoena eta, bigarrena, desiorik onenak jasoko dituzten eskutitz lehiaketa. Helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela datozen jaietan, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun herrian.

Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute abenduaren 10a baino lehen Toki Garapeneko udal alorraren bulegoetan, Torreta Etxean, goizeko 9etatik ordu 2etara bitarteko ordutegian. Izena ematen duten establezimendu guztiek lehiaketan parte hartzen dutela adierazten duen agiria jasoko dute, zeina erraz ikusteko moduan agerian jarri beharko duten. Parte-hartzaileek erakusleihoak prest izan beharko dituzte abenduaren 13rako, eta horrela mantendu urtarrilaren 6ra bitartean. Horrez gain, argiztatuta izan beharko dute, gutxienez, gaueko hamarrak artean.

Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideeak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan erakusleiho bat prestatuko dio horretara espresuki dedikatzen den enpresa batek eta aholkularitza emango dio Merchandising-erako. Epaimahaiak bere erabakia abenduaren 23an ezagutaraziko du.

Herritar eta bezeroek ere gure erakusleiho gogokoena aukeratzeko eta hori zein den adierazteko aukera izanen dugu. Herri bozka eman ahal i zango baitugu udalaren webgune korporatibo honetan bertan. Beren iritzi eta botoa ematen duten guztien artean lau pertsonentzako afaria zozketatuko da, Mendiola Jatetxean.

Desiorik onenen eskutitz lehiaketa

Horrez gain, desiorik onenak jasotzeko eskutitz lehiaketa ere deitu dute. Eskutitzak ateetan izango den Olentzeroei eman beharko zaizkio eta gazteentzako nahiz helduentzako sariak izango dira. Eskutitza idazteko paper eta gutun-azalak lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetan jaso ahal izango dira. Eta horietan izango dituzten Olentzeroetan utzi. Gazteen ataleko saria monopatina eta ukondo- eta belaunetako-babesleak izango dira eta, helduena, liburu irakurle elektronikoa, hurrenez hurren.

Jarduerak Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (EMOE) elkarlanean antolatu dira. Establezimenduek herrietako kaleei bizia ematen diela esan ohi da, eta jarduera guzti hauen bidez, kaleko giroa errekuperatu eta establezimenduen sarea eta horietan eskaintzen dituzten zerbitzu hurbildu nahi zaizkigu herritarroi.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren