Olentzero gu guztion gutunen zai, udal liburutegian

06.12.10
Euskara

Lehen elur malutak eta hotzak herrira heldu zaizkigu, horrek abendua izanik negua gertu dugula adierazten digu eta, nola ez, Olentzero baita. Ikatza eta opariak hartu eta menditik gurera jaitsiko da. Beraz, orain da sasoia datorren urteari begira asmo berriak planteatzeko eta horretarako liburutegian izango dugu aukera, bertan Olentzero jarrita baitago. Aurten ere, Euskara Sailak Liburutegiaren lankidetzan Olentzerori gutuna egitasmoa martxan jarriko du abenduaren 31ra arte. Egitasmo honen bitartez, norberak nahi duenaz hausnarketa egiteaz gain, euskaraz idaztea eta Olentzerori gutunez azaltzea lortu nahi da.

Olentzerok ez du begiratzen idatzitakoa gramatikalki zuzena den ala ez. Berak gure gutunak jaso nahi ditu eta zorionak opatzea. Eta horrela egingo du, abenduaren 31n gutun guztiak hartu, adinka sailkatu, zozketa egin eta eguerdiko 12:00etan opari banaketa egingo du. Opariak adinaren araberakoak dira eta opari guztiek dituzte ezaugarri bi berdinak, batetik euskarazko jolasak izango direla eta bestetik gehienak mahai jokoak direla, lagun artean jolasteko asmoz.

Har ezazu gutun eredua eta idatziozu Olentzerori.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko