Irakurketaz gozatzea, zahartzaroan

09.12.10
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ohiko mailegu edo ikasketa gelaren eskaintza gainditu, eta ezagutza eta kultura zabaltzen laguntzeko duen egiteko nagusia indartzeko asmoz, pertsona heldu eta adinekoekin lan egin nahi du, zerbitzua sustatzeko. Horretarako herrian dugun egoitzarekin elkarlanean ari da bertan irakurketa puntu berria muntatzeko xedez, non genero guztietako eleberriak eskainiko diren eta batez ere abenturazkoak, erromantikoak, historikoak eta benetako bizitzarekin zerikusia duten gaietakoak. Liburu horiek guztiak letra ertain edo handiko tipografia izango dute. Horrez gain, bidai, osasun, irudi, paisai, argazki eta abarreko aldizkariak ere eskainiko zaizkie. Fondo horiek guztiak hiru bideetatik bilduko dira, lehenik liburutegitik bertatik, bigarrenik, partikularrek emandakoetatik eta, azkenik, zentroko bertako langileek egindako ekarpenetatik.

Kolektiboak liburutegia gero eta gehiago erabili dezan sustatzeko martxan jarri den beste jarduera zerbitzua ezagutzera emateko bisita gidatuak dira. Orain egun batzuk, egoitzako dozena bat aitona-amona zerbitzuan izan ziren hori ikusi eta ezagutzen. Bisitak eskatu ahala antolatuko dira, eta horretarako gutxienez hiru pertsona bildu beharko dira. Horrez gain, datorren urteari begira beste hainbat jarduera diseinatzen ari dira, esaterako irakurketa euskarri berriak erabiltzeko eta irakurketaz eta jolasaz baliatuz buru-trebetasunak mantentzeko.

  • Argazki honetan Isabel lankidea dugu, egoitzako kide bati nazioarteko prentsaren zerbitzua erakusten
  • Argazki honetan nagusien egoitzatik etorritako taldea dugu liburutegian, Miren lankidearekin batera
  • Argazki honetan nagusien egoitzetik etorritako taldeak agur esaten zerbitzutik atera aurretik

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte