Ongintzazko helburua duen haurrentzako ipuin kontalariaren saioa ingelesez
Herriko ‘Akerlei’ heziketa zentroak haurrentzako ipuin kontalariaren saioa antolatu du ostiralerako. Ez da askotan ikusterik dugun ohiko saioetakoa izango, bi berezitasun izango baititu. Batetik saio horretan erabiliko den hizkuntza ingelesa izango baita eta, bestetik, doakoa izanik ere ikusleek ongintzazko izaera duen ekimen bati lagunduko diote. Ikusleek sarrera jostailu edo liburua eman beharko dute eta jasotako materiala Boliviara bidaliko da, Berriotxoa GKE elkartearen bitartez, haur behartsuei helarazteko. Saioa Lobiano Kulturgunean egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera.
Saioa “Heads or Tales” izeneko taldearen eskutik ikusi ahal izango dugu. Taldeak aurkeztuko digun lana “Travelling tales” titulua du. Antzezpenak ordu erdi iraungo du. Emanaldia 6 urtetik aurrerako haurrentzat pentsatuta dago eta horiekin batera joan daitezkeen familia kideentzat.
Sinopsia
Bidaiari bi dira; beraiekin maletak daramatzatenak eta horietatik istorio eta pertsonaiak aterako zaizkie. Bi ipuin kontatuko dituzte, horien tituluak "I wonder what the moon tastes like" eta "Jane and the Dragon" direlarik. Emanaldiari amaiera emateko abesti bat ere kantatuko dute: “There was an old lady who swallowed a fly..." titulukoa.
Lehenengo ipuina txikienentzat izango da. Horretan ilargiaren zaporea zein den jakin nahiko duten bi animali agertuko direlarik. Bigarrenean, (knight) zaldun izan nahi duen printzesarena kontatuko dute. Guztion txantxetan hartuko dute, gorteko bufoia ezik.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
