EMOEk zozketaz 1200 € balioko erosketa-txekeak banatu ditu bezeroen artean

15.12.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) zozketaz 1200 € balioko erosketa-txekeak banatu ditu herriko dendetan abenduaren 10era arte erosketak egin dituzten bezeroen artean. Kanpaina eta promozio horren barne sartu dira herriko dendatan egindako erosketak egin dituztenak. Bildutako erosketa ticketak bildu eta horien guztien artean zozketa egin du EMOEk, saritutakoen izenak ezagutzera eman berri duelarik.

Lehenengo saria 600 euro izan dira eta hori Mª Jose Sanchezi egokitu zaio, ‘Sagardui’ dendan egindako erosketagatik. Bigarren saria 400 €ko izan da, eta hori Basi Cid Feijoori egokitu zaio ‘Elastic’ dendan egindako erosketagatik. Hirugarren eta azken saria 200 €ko izan da eta hori Manoli Perez jostunari eman zaio ‘Marina Ehunak’ dendan erosteagatik. Zorionak, guztioi!

Saridunek eroskta-txeke horiek erabili eta gastatu ditzakete abenduaren 31a baino lehen, EMOEko bazkide diren eta kanpaina parte hartu duten dendetako edozeinetan.

Gabonetan, zozketa berri bat egingo da

Abenduaren 10az geroztik EMOE elkarteko kide diren establezimenduek boletoak banatzen ari zaizkie bezeroei erosketak egiteagatik. Gabonetako loteriaren ezohiko zozketan saridun ateratzen diren zenbakiak aprobetxatuz, elkarteak sari gehiago banatuko ditu bezeroen artean.

Zazpi opari izango dira. Elkarteko kide diren establezimenduek emandako produktuekin prestatu dituzten 7 otar. Otarretan jarriko dituzten produktuek guztira 3.500 euroko balioa izango dutena iragarri dute.

Hortaz, saridunen zerrenda Gabonetako loteriaren ezohiko zozketan irteten diren zenbakiak ezagutu ondoren ezagutaraziko dira. Ea nori egokitzen zaizkion otarrak. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.