Dokumentala ikusgai zine-klubeko emanaldian

15.12.10
Gizartea

Mudo Drogot Zinematografoak beste dokumental bat dakarkigu gaurko zine-klubaren emanaldira. Viva la Escuela Moderna du tituluz. Lanak Francisco Ferrer i Guardiaren biografia jaso eta kontatzen du. Lobianon ikusi ahal izando dugu, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30etan. Sarrera doan.

Sinopsia

Francisco Ferrer i Guardia pedagogo kataluniarraren bizitza kontatzen du, zeinak hezkuntza metodologia berritzailearen bitartez eskola iraultzaile bat eratu zuen. Irakaskuntza hori sistema positibistan oinarritu zen, non arrazoia zen ardatza, obserbazioaz eta esperimentazioaz baliatuz. Sistemak superstizioa ordezkatzen zuen, ikaslea inolako autoritatepean ez eta proba erabakitzailepean jarri gabe. Metodo honekin, Ferrerek, gizartea jantzi nahi izan zuen inolako klase edo sexu berezikeriarik gabe, taldearen eta elkartasunaren baloreak zabalduz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.