19,6 milioi euroko udal aurrekontua edukiko du Ermuak 2011n
Udalbatzak 19,6 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu du ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (9) taldeko partaideen botoekin atera da aurrera. Aldiz, PP (4), taldeak jardunaldi ekonomikorako proiektuaren kontra bozkatu dute. EAJ-PNVk (2) eta EB-Bk (2) abstenitu egin dira. PP taldeak aurrekontuaren proposamena atzera botatzeko, osorik zuzentzeko eta berria prestatzeko eskatu dute. Zuzenketa eskaria bozketara jarri eta ezetsi egin da. EB-B taldeak aldiz zatikako zuzenketak egiteko eskatu ditu hainbat funtzionaletan aldaketak edo zuzkidura gehiago egiteko eskatuz. Taldeak aldaketak ondoko gaietarako eskatzen zituen: drogamenpekotasunak prebenitzeko udal planean (tabakismoa); Emakumearen Etxea; Orientazio zerbitzua, Gorabide eta Gidari elkarteak, hiri- eta eraikinen mantenua eta garbiketa. Zuzenketa sorta hau ere atzera bota zen, bozketara jarri ondoren.
Carlos Totorikak 2011ko aurrekontua aurkeztu eta defendatu du eta hori “zorrotza, orekatua eta bizi dugun krisialdiaren araberakoa” dela esan du. Alkateak aurrekontua ulertzeko hiru gako nagusi daudela adierazi du “diru-sarreren murrizketa, herstura gastuan eta horren birbideratzea berori optimizatzeko”. Agintariak murrizketa %16ekoa dela adierazi du hiru urtekoarekin alderatuz, grafikoki azalduz 2008an aurrekontua 23,5 milioikoa izan zela eta aurten 19,6 milioikoa, 3,8 milioi gutxiago”. Nolanahi ere, “aurrekontu orekatu bat dakarkigu, bai koherentziaz eta baita ere legez bete beharrekoa” gehituz.
2011ko Aurrekontuaren oinarriak diru-sarreren murrizketa, herstura gastuan eta horren birbideratzea dira
Datorren urtean, diru-sarrerak jaitsi egingo dira berriz ere. Gehien jaisten den partida Udalkutxa, Udalen Finantzaziorako Foru Fondokoa da. Nolanahi ere, atal honetan hobekuntza ahula igartzen da, iazko ekarpenarekiko. Horrela izaik ere, ez da ahaztu behar Ermuak 2009ko kitapeneko kopuru negatiboa bueltatu egin behar dioela Foru Ogasunari 2011, 2012 eta 2013an zehar.
Bestetik, krisiaren eraginez 2011n asko gutxitu egin den sarrera Eraikuntza Zergatik bildutakoa izango da, 100.000 euro aurreikusi direlarik, iazko kopuru berdina, baina orain bi urte baino 400.000 gutxiago. Tasa eta zergen kapituluari dagokionez igoera, aurreko urtekoaren antzera mantentzen da, % 0,84. Kapital transferentziak ere asko jaitsi dira, 530.055 eurotan utziz. Iaz 600.000 izan ziren eta orain bi urte, berriz, 1.400.000 euro zirelarik.
Abagune ekonomiko horren aurrean gobernuan dagoen taldeak herstura eta doitasun ekonomikoaren irizpidea mantentzea erabaki du. Irizpideak eragina izan du 1ngo kapituluan (soldatetan). Horretan %3,3ko jaitsiera eginda iazkoarekiko alderatuz. Ondasun arrunta eta zerbitzuen 2. kapituluan, %1,4a jaitsi da 2009ko aurrekontuarekiko. Laugarren kapituluan, transferentzi arruntak % 22,5 gutxitu da iazkoarekin alderatuz. Jaitsiera are nabarmenagoa da eta %29an kokatzen da, 2009koarekin alderatuz.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n