Afrikako ipuinak, Boni Ofogo kontalari ospetsuarekin

16.12.10
Udal Liburutegia

Aste hontan amaituko da Libututegitik eraman den Munduko Paisaiak- Paisajes del Mundo kanpaina, aurten, Maliko kultura ezagutzera eman nahi izan da ekintza eta ekimen ezberdinen bitartez. Horrela, gaur abenduak 16, ostegunean, Liburutegiko gela nagusian, 19etan, munduan zehar ezaguna den Boni Ofogo kontulari afrikarra egongo da, etorri nahi duen gendeari bere Afrikako kontuak kontatzeko.

Kamerunen jaoia, duela 5 urte bere kultura-arteko bitartekari lana utzi zuen txikitatik oso ezagunak eta oroimenean oso garbi zituen ahozko balore, ohitura eta tradicio afrikarrak ezagutzera emateko lanean sartzeko. Sutsua, gertutasunez betea, dibertigarria eta maitakorra, horrelakoa da zineztezina den kontulari afrikar hau, eta gaur gure artean, Liburutegian, izateko ohorea izango dugu, kanpainiari bukaera emateko.

Aktibitate honetara etorriko diren pertsonei Maliri buruz egin den irakurketa gida oparituko zaie,bertan liburu, música, filme eta herrialdeari buruzko web-horrien loturak aurkituko dituzte, baita ere kanpainaren homenez egindako horrimarkagailu bat. Gidan agertzen diren materialek Liburutegian daude eta mailegagarriak dira.

Hilabete hauetan zehar beraien dantza tradizionalak ikasi ditugu, herrialdeari buruzko liburu berriak jaso dira Liburutegian, filmeak ere, eta umeentzako kontulari bat ere egon da, herrialde afrikar honetako musika ezagutu dugu, bertako gastronomia eta bertako abegia ere, Liburutegiko sarreran egin zen jai herrikoian ikusi zen bezala. Ekintza hauek finantziatzeko Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Serbituzaren laguntza jaso da, eta beraien garapenean herrian bizi diren Maliko pertsonek eta FASODEN, durangaldeko malitarren elkarteak parte hartu dute.<7p>

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte