‘Pispilu’ gozokia herriari aurkeztuko zaio, ikusmin handiaz

17.12.10
Gizartea

‘Pispilu’, Ermuko produktu eta goxoa herriari aurkeztuko zaio bihar. Aurkezpen ekitaldi hori bihar eguerdiko hamabi eta erdietan egingo da Orbe Kardinalaren plazan eta udal Merkatuan. Udalak eta Herriko Merkatari eta Ostalarien elkarteak gozokiaren 1200 ale doan banatuko dituzte herritarren artean. Ikusmin handia dago. Herritar asko dira lehiaketa irabazi duen gozokia, hurbiletik ikusi, ukitu eta dastatu nahi dutenak. Gozokiaren egileak Andoni Doce, Urkaregi jatetxeko sukaldariak, Gozo-toki goztogeiko Ismael eta Titanic tabernako Jesus Gonzalez eta Mari Fran Alvarez buru-belarri jardun dute aste osoan zehar bihar banatuko diren 1200 aleak egiteko. Ekitaldira herriaz gain, sei hilabetez luzatu den lehiaketan parte hartu eta lagundu duten guztiek gonbidaturik daude.

Postrea itxuroso da, arina eta gozoa jateko

Gozoaren oinarria hostorea da, sagardo ukitua duen sagar-gozokia darama barnean, eta gainean azukrea eta intxaur erdi izanik. Formaz lorea gogoratzen du eta Valdespina parkean dugun zuhaitz ikusgarriaren hostoak adierazteko herrian erabiltzen dugun izen herrikoia da. Izen botanikoa -Magnolia soulangeana- den zuhaitz horren hostoekin jolasten zuten gure aitona-amonek beren gaztaroko udaberrietan. Hostoak hartu atzeko zatia moztu, putz egin eta hura puztuz. Lehiaketaren lehen fasean hiruzpalau produkturi izen bera jarri baitzioten beste horrenbeste parte hartzaileek. Hori ikusita, eta herrian sustraitutakoa zela, duen historia eta testuinguru ikusita erabiltzeko gomendioa luzatu zuten. Horrez gain, produktuaren iraungarritasuna, testura, garraiatzeko ezaugarri eta kontserbazioari buruzko beste hainbat gomendio ere emanez. Profesionalak ondorengoak izan dira: Tolosako Rafa Gorrotxategi gozogintzako artisau eta maisua; Euskal Gozogintza Artisauko Federazioaren Presidentea eta Arabako Gozogintza gremioko ordezkari Luis López Sosoaga; eta Bizkaiko Gozogintza Eskolako presidente eta Bizkaiko Gozogintza Artisauko Federazioaren gremioaren presidenteorde Jose Manuel Angulo Enales.

Pispilu postrea Andoni Doce ‘Urkaregik’ egin du, amaren abizena daraman jatetxearen jabeak. Doce Urkaregi izan da azkenean herriko postre edo gozoa aukeratzeko udalak Tokiko Garapen alorraz baliaturik eta Lobiano Elkarte Gastronomikoarekin lankidetzan deitu zuen lehiaketaren irabazlea.

  • Argazkian Pispiluren aurkezpen ekitaldia iragartzeko argitaratu den kartela

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera