Blues atsegina, 'Los Gatos Bizcos' taldearekin

17.12.10
Kultura eta Gazteria

Blues musika entzunez iluntze atsegina igarotzeko parada izango dugu bihar ermuarrok eta oro har musika zaleok. Madrilgo ‘Los Gatos Bizcos’ taldeak Lobianon emanaldia eskainiko du, iluntzeko zortzietatik aurrera. Saioa Bizkaiko Jazz-Blues Zirkuituaren barne dago. Sarrerak bost euro balio du.

Bluesa jorratzen hainbat taldetan aritu ondoren (Blue Perro, Juan Bourbon, Juan Scotch & Juan Beer, The Fritos...) taldea osatzen duten lau musikariek duela bi urte erabaki zuten ‘Los Gatos Bizcos’ eratzea Swing eta Rythm & Bluesaren bidetik. Laukoteak eskainitako kontzertuetan ondo erakutsi du bere balioa eta aurten kaleratuko dute lehen grabazioa. Taldekideek Buddy Miles, Bob Stroger, Bob Sands eta Peaches Staten moduko artisten musikari bezela aritu dira. ‘Los Gatos Bizcos’ aurten Europan Eddie C. Campbell, Westside Chicago bluesmanak egin duen birako taldea laguntzailea izan da. Zuzenean aspertzeko betarik uzten ez duen banda.

Los Gatos Bizcos 2008an elkartu ziren, lehen aldiz, Madriden. Pablo Sanpa (The Fritos, King Bee..) eta Quique Gómezek (Juan Scotch & Juan Beer) baterako proiektu bat hastea erabaki zuten. Proiektuarekin bat egingo dute Hector Rojo (Blue Perro), Kontrabaxuan eta Miguel A. Benito ''Pete''k (Bob Sands Big Band..) Baterian. Horrela, luxuzko erritmo-aukera duen talde bat osatuko da. Beraien musikan eragin asko nabari dira, baina musika beltz Afroamerikarra da beraien errepertorio osoan ageri dena.

Los Gatos Bizcos ondorengoek osatzen dute: Quique Gómez: ahotsa eta armonika. Pablo Sanpa: gitarra eta koroak. Hector Rojo: kontrabaxua eta koroak. Pete: bateria eta koroak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu