Alkoholaren gehiegikeriaz hausnartzeko parada, Peter Roberts mimoaren lanaz baliatuz

17.12.10
Gizartea

Peter Roberts britainiarrak mimo-antzerki emanaldiak egingo ditu Ermuan, datorren astelehenean, abenduaren 20an. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean egingo da eta bi saio emango ditu, lehena goizeko 9:300etan eta bigarrena 11:30etatik aurrera. Emanaldi horietara joango dira herriko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleak eta baita Hasierako Lanbide Prestakuntza Programakoak ere. Ekimen horren helburua antzezlearen artea eta magia, eta ikusleen umorea eta partaidetza erabiltzea da, gazteei alkohol kontsumoaren gehiegikeriari buruz hausnarketa eginarazteko.

Ikusleak antzeztuko diren egoerekin identifikatzea lortu nahi da, alkohol kontsumoaren gehiegikeria eta sozial eta osasun mailako zenbait arazoren artean kausa-ondorio lotura bat dagoela konturatu daitezen. Emanaldia Udal Gizarte Zerbitzuetako Drogamenpekotasunen Prebentziorako atalak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako Zuzendaritzarekin elkarlanean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera