Ermua 'Zientzia eta Berrikuntza Hiria' hautatu dute

20.12.10
Erakundea

Izendapenak aintzat hartzen du ikerketa+Garapena+Berrikuntzarekiko udalaren konpromiso eta ahalegina

Hiru urtez INNPULSO sarearen barne egongo da eta onurak izango ditu I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan

Hogeita hamar hiri edo herrik jaso dute estreinakoz Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen duen ‘Zientzia eta Berrikuntzaren’ izendapena. Horien artean, Ermua dago, gaur bertan jakin dugunez, Cristina Garmendia ministroak ezagutzera eman ondoren. Izendapenak “aintzat hartzen du I+G+Barekiko konpromiso eta ahalegina eta ekoizpen eredua aldatzeko alor horri toki-administrazioen eremutik egindako ekarpena”.

Izendapena hogeita hamar hiri edo udalerriri egin zaie. Hiru kategoriatan banaturik, hiri edo herrion tamainaren arabera. Bakoitzean hamar aipamen eginez. Ermuan txikienen artean, 20.000 biztanlerainoko multzoan dago. Bigarrena 20.000 biztanletik 100.000ra bitartekoentzat da eta, hirugarrena, azkenik, 100.000 biztanletik gorakoentzat.

Izendapena hiru urtez izango da indarrean eta hori berriztu egin ahal izango delarik, denbora horretan bakoitzak egindakoaren arabera. Denbora tarte horretan hiri edo udalerriek hainbat onura eta laguntza izango dituzte I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan, INNPULSO deritzan sarearen barne egongo baitira. Izendapenari esker, aukera paregabea eskainiko zaie guztiei, toki-eremutik lanean jardunik berrikuntza eta zientzia sustatu eta indartzeko.

Izendapena lortu duten hiri edo herrien zerrenda

Lehen edizio honetan, izendapena egin zaie Estatuko Fondoari atxikiz Enplegua eta Toki-jasangarritasun deialdiari bidez berrikuntza proiektuekiko konpromisorik sendoena agertu duten udalei. Hautagaiek aurkeztutako memoria eta idatziak irakurri eta aztertu ditu baita ere Lurralde Politikarako Ministerioak.

Aipatu hiru kategoriako bakoitzean hamar hiru edo udalerri hautatu dira, berrikuntza gaietan egiten ari diren ahalegina aintzat hartzeko. Hogei mila biztanlekoen artean Ermua Bizkaian nahiz Euskadin bakarra izan da. Hogei milatik ehun milara artekoetan Eibar dugu eta hortik gorakoetan Donostia. Gure taldean izendapena jaso dute ondorengoek: Buenavista del Norte, (Kanariar irlak), La Solana, (Gaztela-Mantxa), Bejar eta Palacios Rubios (Gaztela- Leon), Vilanova del Cami, (Katalunia), Boiro, (Galizia), Colmenarejo (Madril), Ermua, (Euskadi), Benilloba eta Gata de Gorgos (Valentzia).

Erakundeak jarraitutako lan-ildoaren testuingurua

Ermuko udala administrazio benetan moderno, berritzaile eta herritarren interes eta beharrei modurik onenean erantzuteko administrazioa lortzeko xedez, lanean ari da aspaldidanik, hainbat lan-ildo gakotzat jo dituelarik. Azken helburua Ermuan bizi garenon bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea izanik.

Denbora horretan Ermuko udalak garatu dituen jardueren helburua egindako apustu estrategikoari erantzutea da, horren misioa hobekuntzaren, berrikuntzaren eta garapen jasangarriaren bidez Ermua bizitzeko hiri erakargarriago, irekiago eta parte hartzaileagoa izan dadin ekarpen edo ahalegina eginez. Bertakook barne sentitu eta askatasun eta berdintasunez bete betean gara gaitezen. Horretarako, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen saiatzen gara, pertsonen behar eta espektatibei erantzunez.

Esan dezakegu, Ermuko udala bete betean transformazio prozesuan dagoela, zerbitzatzen dituen herritarrei orientaturiko administrazioa lortzeko. Horretarako, Erabateko kalitate/Bikaintasun kudeaketaren estrategiaz; Komunikazio eta informazio teknologien inplementazioaz, eta horien erabileraz baliatuz, horiek guztiek erabateko garrantzia izan dutelarik gure eguneko lana hobetzeko eraginkortasun eta efikaziaz. Eta baita, herritarrek udal administrazioak eskaintzen dizkion zerbitzuak hautemateko moduan.

Jardunbidearen ardatz estrategikoak

Udalaren estrategia la ardatz nagusitan hezurmamitu da: ekonomiaren berrikuntza, gune komunaren berrikuntza, gizarte alorraren berrikuntza eta entitate egituraren berrikuntza.

  • ekonomiaren berrikuntza
  • gune komunaren berrikuntza
  • gizarte alorraren berrikuntza
  • entitate egituraren berrikuntza

Gure udalak apustu garrantzitsua egin du teknologi eta enpresa hazitegi izango den zentroa egiteko, Estatuko Fondoari atxikiz Enplegua eta Toki-jasangarritasun deialdiaz baliatuz, zuntz optikoko Telekomunikazio sare neutroa garatzeko (1ngo fasea 800.000 € dira eta proiektu osoa, ia 5 milioi euro), eta baita AIC Fundazioan kide izanik. Horri esker, osasun, asistentzi eta zerbitzu publikoen eraginkortasun eta efizientzia hobetzea ekarriko duelarik eta, baita ere, gure prozesu operatiboen automatizatzea. Orain herritarrek prozesu administratibo hainbat eskatu eta izapidetu ditzakegu elektronikoki etxetik bertatik (hirigintzako lizentziak, Biztanle Erroldako kudeaketak, ordainketak elektronikoak, eta abar… Hori egin dezakegu, gizarte eta ekonomi eragileek eta beste administrazioek (INEMek, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, eta estatuko Gobernuak) programa eta proiektu berritzaile ugari garatu dituztelako eta, guztion artean, herritarren parte hartzeko kanal ezberdinak sortzea ahalbidetuz.

Laburbilduz, udala buru belarri dago berrikuntzaren estrategian, ezagutzan oinarrituriko ekonomiaren zati izateko apustu garbia eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n