Ermuaren gure argazkiak

20.12.10
Udal Liburutegia

Gure herria nolakoa zen gogoratzeko modurik zuzen eta egokienetakoa, argazkiak dira. Udal liburutegia lanean ari da ahal duen herriko argazki gehienak biltzeko xedez, horiek pribatu nahi erakundeenak izan bertako Bilduman txertatu eta gordetzeko. Horien bidez, gure herriaren garapena nolakoa izan den ikusi ahal izango baitugu.

Hainbat herritarren lankidetzari esker eta erakundeen artxibategian egindako bilketari esker, jada Bertako Bilduman baditugu zenbait argazki, non gure antzinako ohitura, festak edo txoko ezberdinen lekukoa eskuratu ahal izan dugu. Kasu gehienetan egun ezinezkoa litzatekeena.

Liburutegiak eskerrona bereziki adierazi nahi die Ignazio Urretari, berak utzitako argazkiei esker Ermuak hirigintzan izan duen garapena ikus baitaiteke. Baita Estibalitz Gonzalezi ere, Francisco Izagirreren argazkiak helarazteagatik. Eta Piedi Cortazar eta Blanca Olanetari beren familiaren hainbat oroitzapen partekatu eta konpartitzeagatik. Celina Oconi ere, bere familiaren lana gure esku jartzeagatik. Eta Gipuzkoako Artxibategi Orokorrari Indalezio Ojangurenen bilduma eskuratzen uzteagatik.

Beti bezala, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi, herritarrei beren argazkiak utzi eta memoria historikoa nahiz Bertako Bilduma aberasten lagun du diezaguten dei eginez.

  • Argazkian Orbe familiaren armarria dugu

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte