Lehiakortasun eta berrikuntza proiektu biren emaitzak aurkezteko jardunaldia

21.12.10
Ekonomi Sustapena

Ermuan gaur lehiakortasun eta berrikuntzarekin zerikusi duten proiektu biren emaitzak aurkeztu dira, Lobianon egindako jardunaldian. Jardunaldiko egitarauaren lehen zatian DiverSifica proiektuaren berri eman eta berori aurkeztu da. Jordi Lorenzo teknikariak esan duenez, proiektuak lortu nahi zituen helbururik gehienak bete ditu.

MIK erakundeko proiektu koordinatzaileak, Jon Aldazabalek, DiverSificaren barne gauzatu izan diren lau proiektuak aurkeztu ditu. Proiektuon helburuak hiru ataletan:


  • Produktu, zerbitzu edota merkatuak dibertsifikatzeko proiektuak errazte aldera, Ermuko enpresei laguntzea.
  • Enpresa alor ezberdinei, tendentzi edo joera berriekiko egokia den prestakuntza eskaintzea.
  • Markaren ukiezinezko balorea, teknologia berrien bitartez balioa ematea.

DiverSifica plataforma: doako eta autogestionagarri den espazioa enpresentzat

Horren ostean, Jordi Lorenzok Jordi Lorenzok DiverSifica plataforma aurkeztu du, zeinak komunikazio teknologi berriez baliatu nahi duen industri enpresen balio eta marka errentagarri egiteko. Plataforma datozen hilabeteetan argitara emango da eta horretan parte hartu nahi duten enpresek doako eta autogestionagarri den espazioa izango dute. Espazio horretan beraientzat interesgarri diren edukiak –bideo, argazki, albiste, eta abar..- ipini ahal izango dituzte.

Jardunaldiko bigarren zatia Ermuko Berrikuntza Sozialeko Laborategia aurkezteko erabili da. Proiektu honetan azken erabiltzaileari duen garrantzia aitortu nahi zaio, enpresak produktuok merkaturatu baino lehenagoko fasean horien ezaugarriak definitzen laguntzen dutelako. Toki Garapen alorreko zuzendari Rosalia Herrerak adierazi duenez, proiektuak produktuak merkaturatu aurretik probatu nahi dituzten enpresen esku eta zerbitzura baliabideak, azpiegiturak eta harremanak enpresen jartzea suposatzen du.

Ildo horretatik, udal teknikari Hector Izagirrek eta Zeuxa Solutions enpresako zuzendari Josu Ansolak produktuak merkaturatu aurretik probatzeko egin dituzten esperientzia biren berri eman dute. Izagirrek obra publikoko makinerian erabiliko den trebakuntza birtualeko softwarea probatzen izaniko esperientzia kontatu du. Proba egitean hainbat gauza ikusi dituzte eta softwarea garatu duen enpresari iradokizun edo gomendioak egin dizkiote, produktuaren azkeneko bertsioa merkaturatu aurretik findu eta egokitu ditzaten.

ErmuaLaben bi produktu probatu dira: trebakuntza birtualeko softwarea eta aretoen edukiera neurtu eta kontrolatzeko gailua

Bestalde, Josu Ansolak aretoen edukiera neurtu eta kontrolatzeko gailua Izarrako udal instalazioetan probatu izan dutela kontatu du. Laborategian nahikoa fidagarri agertu zen produktua probatu izan dutelarik bertan, aldiz, errealitatean probatzean hainbat gauza hobetzeke eta zuzentzeko ikusi dituzte, enpresa horretan dagoelarik une honetan.

Azkenik, eta jardunaldiari amaiera emateko, Udalak aipamen berezia egin nahi izan die udalarekin elkarlanean jardun eta materiala eman edo bertatik antolatutako ekintzetan lagundu nahi duten enpresa eta erakundeei. Alorreko zinegotzi Jose Luis Araujok diplomak eta eskerrak eman dizkie ondoren zerrendatzen ditugun ordezkariei:

  • Bizkaiko Foru Aldundiari
  • Alquileres DEBA SL
  • Alkizabal SL
  • Suministros Guridi SL
  • Transportes y excavaciones Iruzubi SL
  • Sehiga
  • Teknodidaktika S Koop.
  • Ubaristi SA
  • Argazkian
  • Argazkian
  • Argazkian
  • Argazkian
  • Argazkian
  • Argazkian

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren