Sukei’ dendak Gabonetako erakusleihoen herriko lehen lehiaketa irabazi du

22.12.10
Ekonomi Sustapena

Diputaziok alean kokatuta dagoen Sukei dekorazio establezimenduak Gabonetako erakusleihoen herriko lehen lehiaketa irabazi du. Sukeik prozesionalen saria eskuratu du, epaimahai teknikoak horrela erabaki ondoren. Orain lehiaketako bigarren saria eman aurretik herritarrena jakitea geratzen zaigu. Herri bozka zabalik eta indarrean dugu gure webgune korporatibo honetan eta abenduaren 30era arte. Dagoeneko 125 pertsonek botatu eta beren iritzia eman dute. Parte hartzen duten guztien artean 4 afari zozketatuko ditugu.

Epaimahai profesionala eratu dute Ainhoa Garcia de Madinabeitia, erakusleiho edo eskaparate teknikaria, Arte Ederretan lizentziatua den Lorea Perosanz eta Toki garapen alorreko gure lankide Jesus Portugal. Epaimahaiak ez du lan erraza izan, ez horixe, lehen lehiaketako irabazlea erabakitzeko. Gure merkatariek lan eskerga egin dute, erakusleihoak dotera jantzi eta prestatuz. Epaimahaiak sormena, kolorea, konposizioa eta argiteria, besteak beste, baloratu zituzten.

Saria nori eman zehazteko, eztabaida eta iritzi ugari elkar trukatu zituzten. Hirurek azkenean adostuz, merezimendurik gehiena zuenak ‘Sukei’ zela. Epaimahaiak maila altua egon eta gauza oso txukunak ikusteko aukera izan duela azpimarratu zuen. Aldiz, aspekturik ahulena kasu askotan argiak izan direla azpimarratuz. ‘Sukei’ establezimenduak sari gisa, profesionalek muntaturiko erakusleihoa izango du eta eremu horretan aholkularitza teknikoko hainbat ordu jasoko ditu, eszena eta produktuen aurkezpenean aurrera egiten jarrai dezan.

Lehiaketaren xedea herriko dendak jai berezi hauetarako janztea eta prestatzea izan da, gure kaleetan giro atseginago izateko. Horrez gain, gure herriko merkatariek aurtengo ikastaro batean ikasitakoa praktikan jartzeko ere balio izan du.

Esan bezala, herritarren saria eta gustukoen izan duen erakusleihoa izendatzea falta zaigu oraindik. Bere iritzi eta botoa eman nahi dutenek, webgune honetan aukera izanen dute abenduaren 30eko gauerdira bitartean. Botoa ematen duten guztien artean, lau afari zozketatuko dira Mendiola Jatetxean.

  • Argazkian Sukei dekorazio establezimendu irabazlearen erakusleihoa dugu

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren