Gaztela-Leon klubak eta Ostots Triatloi taldeak herriko Ingo San Silbestre proba antolatu dute

23.12.10
Kirolak

Gaztela-Leoneko Atletismo Elkarteak eta Ermuko Ostots Triatloi Taldeak elkarlanean jardun eta herriko I. San Silvestre lasterketa antolatu dute. Lasterketa lehiakorra izan ordez herrikoia izango da eta urteari agur esateko korrituko da, urtearen azken egunean –abenduaren 31n-. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko 5etan. Irteera eta helmuga Orbe kardinalaren plazan egongo dira. Edonork har dezake parte eta doakoa da.

Bete beharreko ibilbidea Merino Memorialean erabiltzen den bera izango da eta horrek 2,5 kilometroko luzera izango du. Antolatzaileek iragarri dutenez bi bira eman ahal i zango dira, lehenengoa taldeak beteko da parte hartzaile guztiak elkarrekin batera joanez. Bigarrena aldiz, libre izango da eta korrikalari edo parte hartzaile bakoitzak erabakiko du bere abiadura. Nahi duen guztiak har dezake parte, doakoa baita. Parte hartzeko modu guztiak baliozkoak izango dira: oinez, korrika eginez, haur jaio berrien gurditxoaz, gurpil-aulkiaz, mozorroturik, eta abar…

  • Argazkian antolatzaileek proba iragartzeko argitaratu duten kartela

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da