Aurtengo zine-klubeko emanaldien azkena

23.12.10
Gizartea

Mudo Drogot Zinematografoak amaiera emango die gaur aurtengo zine-klubeko emanaldiei. Gaur ‘La vida en tiempos de guerra’ proiektatuko dute. Filma drama bat da, Todd Solonz amerikarrak zuzendu duena. Filmak godoi onenaren sari jaso zuen Venezian 2009an eginiko jaialdian. Lanean parte hartzen duten aktoreak ondokoak dira: Charlotte Rampling, Ciarán Hinds, Allison Janney, Shirley Henderson, Michael K. Williams, Roslyn Ruff, Michael Lerner, Dylan Riley Snyder, Renée Taylor, Rebecca Chiles, Paul Reubens, Emma Hinz, Ally Sheedy, Rich Pecci, Gaby Hoffmann. Lobianon ikusi ahal izando dugu, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30etan. Sarrera doan.

Sinopsia

Trish eta Bill senar-emazteak dibortziaturik daude. Bill espetxean dago pedofilia zigorra betetzen. Trishek Harvey ezagutu du eta ezkontzekoak dira, bere semeentzat ‘aita’ normala nahi duelako izan. Bill zigorra bete eta kartzelatik irteten da; semeek bere aitaorde izango den Harvey ezagutuko dute eta, familiak barkamenaren eta ahantziaren artean hautatu beharko du. Thishen ahizpak antzinako maitaleen mamuetatik ihes egingo du. Allen senar degeneratuarengandik eta New Jerseyn lan egiten zuen zentzategitik aldendu egin da, bidean hainbat eskandaluren aztarna utzita. Azken baten, guztiak munduan beren tokia bilatzeko borrokan ari dira, beti ere iraganeko itzalekin, une larriak bizi dituzten beren bizitzen oraina nahiz etorkizuna kutsatuz. Nolanahi ere, gerra garaian bizi gara.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko