Desiorik onenen eskutitz lehiaketako saridunak erabaki dira

30.12.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak bultzatutako ''Desiorik onenen eskutitz'' lehiaketako saridunak erabaki dira. Aipatzekoa da jende dezentek parte hartu duela. Hori dela eta, 150 gutun baino gehiago jaso dira elkartearen merkataritza-establezimenduetan Olentzero irudia dituen hainbat postontzitan. Aldi berean, bai haurrak bai helduak parte hartu dute lehiaketan bere desio onenak adieraziz.

Epaimahaiak edozein motatako gutunak aztertu ahal ditu; gutun batzuek jostailu-zerrendekin, beste batzuek desio unibertsalekin (ez egoteko goserik munduan, ez egoteko jostailu-gabeko haurrik, eta abar) eta beste gutun batzuek hunkigarriagoak. Haurrak egindako gutunetan aipatzekoa da bere zintzotasuna; hori dela eta, haurra pilo batek ez zuten jolasarik nahi, beraien familiarentzako lana baino. Gutun askotan jasaten ari garen krisialdia ere agertu da.

Lehiaketaren saridunak

Epaimahiak originaltasun eta zorroztasun irizpideak erabili ditu lehiaketako gutun saridunak erabakitzeko. Jarraian, lehiaketa irabazi duen jendea eta lortu dituen opariak agertzen dira:

''Desiorik onenen eskutitz'' lehiaketaren saridunak
Maila Pertsona sariduna Saria Gutuna
Helduak Juan Carlos Molinero Liburu elektronikoa Atzitu gutuna
12-18 urtekoa Mirari Espinazo Álvarez Monopatina Atzitu gutuna
7-12 urtekoa Ariane Cid Mateos Monopatina Atzitu gutuna

Bai Ermuko Udalak bai Eusko Jaurlaritzak lehiaketa antolatu dute. Gainera, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak parte hartu duen jendeari eskertu nahi dio herrian egiten diren ekimenetan jendearen partaidetza gogoan izatea liluragarria delako.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu