Udal liburutegiak ordutegi berria 2011n izango du

30.12.10
Udal Liburutegia

2010. urteko udal liburutegiko erabilera-datu estadistikoak aztertu eta gero, Ermuko Udal liburutegiak datorren urteko asteburuetan eta jai-egunetan dagoen ordutegia aldatzea erabaki du. Zehatz mehatz, irekitzeko ordutegia asteburuetan eta jai-egunetan moldatuko da jende gehiago dagoenean eta liburutegiko erabileraren eskaria handiagoa denean.



Asteburuak eta jai-egunak

  • Udal liburutegia 2011. urteko asteburuetan eta jai-egunetan goizeko 11etatik 14etara eta arratsaldeko 17etatik 20etara irekiko da.
  • Astelehenetik ostiralera ordutegia 2010. urtekoa bezalakoa izango da, hau da, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 20:30etara eten gabe.

Azterketak direla eta, ordutegi berezia

Gainera, Udal liburutegiak datorren urtean ere azterketarako ordutegia hobetuko du. Hori dela eta, liburutegiko instalazioak nahi duen jendea otsaileko azterketak prestatzeko ikusiko du nola liburutegia baino lehenago irekiko den. Kasu honetan ere, datu-estadistikoak ikusi ondoren ordutegia aldatzea erabaki da.

Horregatik, astelehenetik aurrera, urtarrilaren 10ean, ostiralera arte (otsailaren 4a), udal liburutegia irekita egongo da egunero 14 ordu eta erdia eten gabe goizeko 9:30etatik gaueko 12:00etara astelehenetik ostiralera.

Liburutegiaren erabiltzaileek edozein momentutan ordutegia udal liburutegiko web gunean ikusi ahal izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean