Badator Olentzero!

31.12.10
Euskara

Gaur arratsaldeko 18:00etan Olentzero etorriko da Ermura eta urteari amaiera emango dio. Lehenago, gaur goizean Udal liburutegitik pasatu da eta berari bidalitako gutun guztiak jaso ditu. Beraz, egunsentian etxerik etxe arituko da opariak banatzen. Dena den, aurretik hainbat opari laga ditu liburutegian Olentzerori gutuna izeneko egitasmoan parte hartu duten ehundaka gutunen artean banatzeko. Gaur, eguerdiko 12:00etan oparia jaso dutenak hurrengo hauek dira:

Saritutako pertsonen zerrenda
Maila Izena eta abizenak Saria
6 urteko kategoria Aimar Galdós nor da nor? mahai jokoa
7 urteko kategoria Martxel Gorritxategi Urtaro jausiak mahai jokoa
8 urteko kategoria Achraf Mohammadi Altxorrak eta lapurrak mahai jokoa
9 urteko kategoria Lidia Fernández Euskopoli mahai jokoa
10 urteko kategoria Andrea Heredia Badakit mahai jokoa
11 urteko kategoria Julen Michael Shobowale Matraka mahai jokoa
12 urteko kategoria Marlene Vadillo Auskalo mahai jokoa
13 urteko kategoria Iker Elustondo Lauburua mahai jokoa
14 urteko kategoria Ainhoa Piñeiro Murgi Tribial mahai jokoa
15 urteko kategoria Julen Justo Goazen DVD
16 urteko kategoria Naoual Okrich Ken Zazpi zuzenean DVD
17 urteko kategoria Sergio Rubio MP4a jaso du
18 urteko kategoria Beatriz Vicente Bi lagunendako afaria jaso du

16 eta 17 urtekoak, antza denez, emaila bidaliko zioten, ez baitute gutunik bidali. Hori dela eta, opariak 11 eta 12 urtekoen artean banatuko da. Ainhoa Pi–eirok Murgil Tribial mahai jokoa jasoko du eta Julen Justok Goazen DVD.

Urte berri on guztiei!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko