Ermuko saihesbideare lehenengo fasea -hegoaldekoa- lehiaketara atera da

03.01.11
Hirigintza

Bizkaiko Foru Aldundiak, Interbiak enpresaren bitartez, Ermuko hego saihesbidea egiteko obren lizitazioa onartu du. Horren berri ematen du entitateak Gabon zahar egunean kaleratutako prentsa oharrean.

Bizkaian egitekoak diren zazpi errepide erradial berrietatik, Ermukoa da lehiaketarako atera den lehena. Ermuko saihesbideak bi zati ditu: bat, herriaren mendebaldean; bestea, hegoaldean. Orain, hegoaldekoaren lehiaketa argitaratu dute: 90,4 milioi euroko kostua eta 32 hileko exekuzio-epea izango ditu. Horrez gain, abenduaren 30eko ostegunean BAOean, Herri Lan Sailaren 5919/2010 Foru Agindua, honen bidez ebatzi da jenduarreko informazioan jartzea «Ermuko Sahiesbidearen Trazadurazko Proiektua. Tartea: Hego Saihesbidearen» Eraginaren peko ondasun eta Eskubideen Zerrenda.

Hegoaldeko errepide zati hori udalerrian hasiko da, Areitiotik datorren N-634 errepidean, eta biribilgune berri bat egingo dute leku horretan. Gero, Ureta mendia igaro, eta hego-ekialderantz joko du, Uretamendi izeneko tunelean zehar (589 m). Tuneletik irtenda, Beko errekaren behe-ibarretik zehar jarraituko du, A-8 autobidearekiko paralelo, Eibarreko saihesbidea dela-eta San Lorentzon egingo den biribilgunera arte. Gipuzkoako Foru Aldundia ari da saihesbide hori eraikitzen, baina Bizkaiko Foru Aldundiak haren finantziazioan parte hartzen du. Saihesbide hori egiteak A-8 autobiderako lotune berri bat egin beharra dakar.

Zehazkiago adierazteko, hona hemen lizitazio horren bitartez kontratatuko diren lanak: Ermuko lotune berria eta ordainlekua egitea (lan horietan sartzen dira halaber: AP-8 autobidean 3 lerro egitea eta, gaur egun ordainlekuan dagoen tokian, AP-8 autobidearen ibilbidea hobetzea eta ordainlekua kentzea), Beko errekaren behe-ibarreko errepideak, Bilbo-Donostia trenbideko saihesbidea, Uretamendiko tunelak, Uretamendi iparreko eta hegoko sarbideak eta betelanak prestatu eta egokitzea, Urtia errekako biaduktoa eta errepideak, eta Oterreko betelana handitzea eta lehengoratzea.

Zazpi errepide erradial berri egingo dira Bizkaian: Urberuaga-Berriatua, Gerediaga-Elorrio, Boroa-Igorre, Amorebieta Etxano-Muxika, Mungia-Bermeo, Bermeoko saihesbidea eta Ermuko saihesbidea. Proiektu horietako lanak, funtsean, egungo errepideak handitu, hobetu eta bikoiztea izango dira, osagai berriak eraikiz: tunelak, biaduktoak eta bigarren erreiak.

Errepide berri horiek eraikitzearen helburua ondokoa da: lehenik eta behin, eraikitze-fasean zehar, Bizkaiko herri lanen eraikuntzako sektorean dauden enpresen jarduera bultzatzea, lanpostuak sortzea eta kontsumo-ondasun iraunkorren eskaria sustatzea. Obrak zerbitzuan jarri ondoren, berriz: Bizkaiko eskualde guztiak hornitzea gaitasun eta kalitate handiko errepide-azpiegiturez; enpresen lehiakortasuna eta jarduera ekonomikoa hobetzea; bizkaitarrei erraztasunak ematea lanera, merkataritza eta kultura guneetara zein aisialdikoetara heltzeko; Bizkaiko errepideetako segurtasuna handitzea, eta beste zenbait onura sozial lortzea, hala nola joan-etorrietako denbora murriztea, hiriguneetan zarata gutxitzea eta igorpen kutsatzaileak murriztea.

     

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da