Errege Magoak karrozatan etorriko dira bihar Ermura
Ekialdeko Errege Magoak bihar Ermura etorriko zaizkigu. Ohiko kabalgatak hainbat berrikuntza izando ditu aurten. Maiestateak karrozatan egingo baitute kalejira eta ibilbidea herritik zehar. Karrozak alokatuko baititu udalak, Castro Urdialeseko Q.M.Amigos, S.M. enpresari. Aurtengoan ez da zaldirik erabiliko, azken urteetan egin bezala. Horrela ikusgarritasun handiagoa emango zaio eta batez ere, segurtasuna, zaldiak erabilita ez baitzegoen jakiterik animalion erantzuna zein izango zen, jendetza, garrasi-soinu eta argiek urduri jartzen baitzituzten. Horrez gain, aurtengoan Baltasar eta bere laguntzaileak Kontinente beltzeko jatorrizko pertsonak izango dira. Azkenik, esan behar aurtengoan tren turistikorik ere ez dela erabiliko, ez goizean ez arratsaldeko kabalgataren ekitaldian. Urteroko legez, kabalgata herriko eskualde-zentroek antolatu dute. Hau da herrian ditugun bostak, hots: Extremadurako Zentroa, Andaluziako Zentroa, Gaztela eta Leonekoa, Gaztela Mantxakoa eta Galiziakoa, hain zuzen ere. Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEK) ere parte hartuko du.
Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 250 kilo gozoki banatuko dizkiete herriko haurrei. Kabalgata arratsaldeko 6etan abiatuko da Sallabente auzotik. Ondoren, 634 errepidea zeharkatu eta Abeletxeko bidera abiatuko da ondoko kaleetatik ibilbidea eginik: Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zeharkale, Kaltxangoko bidegurutzea eta, azkenik, Orbe Kardinalaren plaza. Aurreikusita dagoenez, Erregeak plazara arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera ailegatuko dira. Jarraian, herriko haur eta umeekin hitz egiteko parada izango da, bertan egongo baitira hainbat denbora. Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten boluntarioak izango dira. Guztira ehun eta hogei bat pertsona bilduko dira.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan