Eguberriko Haurrentzako Parkearen ediziorik jendetsuena

05.01.11
Kultura eta Gazteria

Eguberriko Haurrentzako Parkeak atzo iluntzean itxi zituen ateak. Amaitu berri dugun edizioak inoiz baino jende gehiago bildu du. Guztira udal kiroldegira 3.230 pertsona joan dira. Parkea bederatzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopuru hori jarduera udal kiroldegian egiten denetik, handiagoa izan da. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin.

Jarraian, Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak jasotzen dituen taula eskaintzen dizuegu, pdf. formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena