Ermua F.T.ak bigarren urtez jarraian egutegia argitaratu du, bere talde eta jokalariak ezagutarazteko

05.01.11
Kirolak

Ermua Futbol Taldeak 2011ko egutegia argitaratu du. Iaz argitaratu zuen estreinakoa eta harrera ona ikusita, bigarrena kaleratu du. Erakundeak egutegi orokor bakar bat argitaratu du –A3 baten inguruko tamaina (420x285 mm) duena-, non talde infantil, kadete, jubenilak eta erregionalekoak ere agertzen diren. Ekimenak xede bikoitza du, batetik klubean ari diren jokalarien eta beren familien esku oroigarri polita jartzea eta, bestetik, entitatearen ekonomiari mesede egitea. Krisialdiak kirolari ere eragin baitio eta Ermua F.T.ak publizitate kontzeptuko hainbat diru-sarrera galdu izan baititu azken denboraldietan. Publizitate kontzeptuagatiko diru-sarreren galera, herriko eta inguruko enpresa, merkatari eta ostalariek jasaten ari diren estutasunen isla dira. Herriko kirolarekin bat egin eta horri laguntzeko ekimenean bat egin du ‘Ipar Kutxa’ entitate finantzarioak. Probaleku kalean sukurtsala duen entitateak kaleratu diren hirurehun egutegiak argitaratzeko diru-laguntza eman du.

Hori horrela eta arazoari konponbide bat eman nahian, Ermua kirol-elkarteak hainbat ekimen jarri ditu martxan auto-finantzazioaren helburuari eutsi eta publizitateagatiko galerak orekatzen laguntzeko xedez. Entzumen gehien izan duen ekimenen artean, almanaka edo egutegia kaleratzearena dago. Egutegiotan talde eta maila guztietako jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztien argazkiak ikus daitezke bertan. Egutegian zuzendaritza batzordea, entrenatzaile taldea, laguntzaileak agertzen dira baita ere.

Egutegiak 6 eurotan saltzen dira. Aleak salgai daude ‘Ipar Kutxa’ entitate finantzarioak Probaleku kalean duen bulegoan bertan, hori zabalik dagoen ordutegian. Guk egutegi horien azala eskaintzen dizuegu, ikus eta ezagutu ditzazuen.

  • Argazkian Ermuko K.E.ak argitaratutako egutegiaren azala eta lehenengo ekipoa
  • Argazkian Erregionaleko lehen ekipoa osatzen duten jokalariek

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da