Azterketa garaia dela-eta, ordutegi berezia liburutegian

10.01.11
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak ordutegia luzatuko du azterketak direla eta, otsaileko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle guztientzat.

Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da gaurtik -urtarrilaren 10etik- otsailaren 4ra bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere gaueko 12ak arte, hau da hamalau ordu eta erdi jarraian. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da.

Aste bukaeretan ohikoa mantenduko da

Udal liburutegia 2011. urteko asteburuetan eta jai-egunetan goizeko 11etatik 14etara eta arratsaldeko 17etatik 20etara irekita egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz