Ermuak 'Pispilu' gozoa aurkeztuko Madrilen

12.01.11
Gizartea

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren enbaxadore diren pertsona anonimo nahiz ezagunak omenduko ditu gaur. Patxi Lopez buru izango duen gala batean egingo du, gaur iluntzeko zortzietatik aurrera Madrilen, Tapizen Errege Fabrikan. Bertan Edurne Pasaban edo Martin Berasategi aurpegi ezagun eta pertsonai ospetsuak izango dira. Baita ere hainbat ministro, Madrilgo Komunitateko presidente Esperanza Agirre eta hiriko alkate Alberto Ruiz Gallardon ere.

Exekutiboko iturriek aditzera eman dutenez, ekitaldi honekin Euskadiren irudia barruan nahiz kanpoan zabaltzera laguntzen duten guztiak omendu nahi dira. Gobernuak moda, gastronomia, kultura, kirola, zinea eta politikaren alorretako seiehun pertsonalitate biltzea espero du. Bertara hainbat pertsona eta erakunde gonbidatu dira eta horien artean Ermuko Udala dago. Alkatea buru dela hainbat ordezkari izango ditugu gaur ekitaldian, bian ‘Zientzia eta Berrikuntza hiria izendatu izanagatik bihar eguerdian estatuko hiriburuan baita egingo den zeremonian parte hartzera joan baitira.

Euskadiren izena lau haizeetara zabaltzen dutenen artean egoteko aukeraz baliatuz, gure ordezkariek ‘Pispilu’ gozoa aurkeztea pentsatu dute eta horretarako bostehun unitate egin berri eraman dituzte beraiekin. Gonbidatu bakoitzari ale bana emango diote, gozoaren errezeta, ezaugarriak eta izena nondik datorkion kontatzen duen fitxarekin batera.

Gala honetan Eusko Jaurlaritzak enbaxadore ospetsuen testigantzak jasotzen dituen promoziorako bideoa aurkeztuko du, non kirolari, jostun, sukaldari, kantari, aktore, kazetari eta beste hainbat agertzen diren. Gala Iñaki Gabilondo kazetariak eta Miren Ibarguren aktoreak aurkeztuko dute. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren Irekia’ webgunearen bidez eta baita Euskadiko turismo sailak duen internet bidez "tveuskadi.es kanalaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.