Ermuak jaso du ‘Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren’ izendapena
Ermuak jaso du ‘Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren’ izendapena gaur eguerdian Madrilen Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren egoitzan (CSICeren egoitzan) egindako ekitaldian. Carlos Totorika alkateak titulua jaso du Asturiaseko Printzearengandik. Ekitaldian Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia eta Administrazio eta Lurralde Politikako ministro Manuel Chaves izan dira.
Felipe Printzeak azpimarratu duenez krisialdi ekonomikoak berrikuntzan oinarritzen den ekoizpen eredura jauzia egiteko aldaketan eragin egin du, hori gauza izanik egonkortzeko “ezagutzaren benetako ekonomia, enplegu eta aberastasunaren sorkuntza indartuko dituenak”.
Hogeita hamar hiri eta herriei ‘Zientzia eta Berrikuntza Hiria’ izendapenak banatzeko ekitaldian, On Felipek ondorengoa adierazi due: “krisialdiak erakutsi duenez, berrikuntzaren aldeko apustua egin duten enpresek larrialdi ekonomiko latzari hobeto aurre egiteko gauza izan dira”. Aurrerago gehituz, ez dagoela ingurumen alorreko jasangarritasun, ekonomiko eta sozialik lortu nahi duen hiririk, baldin eta zientzia, garapena eta berrikuntza uztartzen ez baditu”.
Bestalde, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak zorionak eman dizkie aipamena jaso duten herriei, I+Garen aldeko apustua egin dutelako, aldaketa eta progresio jarrera bat izanik”. Aipamena jaso duten hogeita hamar hiriek “etorkizunaren aldeko apustua egiten jakin dutela” gehituz. Hiri eta herriotako alkateei dagokionean, aintzat hartu izan du “horiek guztiek beren herri eta herritarren beharrei aurrea hartzeko hartu duten erabakia”. Amaitzeko, gehitu du “sarituen lanak erakutsi digula berrikuntza dugula jarraitu beharreko bidea, hori guztiok posible dugularik”.
Izendapenak hiru urtez indarrean izango da, berori berritu ahal izango daelarik denbora horretan egindakoaren arabera
Ermuko kandidaturak ondoko erakunde publiko eta pribatuen babesa jaso du izendapen honetara aurkeztu izan denean: Madrilgo “Fundación Metrópoli para la Innovación y el Diseño del Territorio; GAIA, Euskal Herriko Telekomunikazioen Klusterrarena, ACICAE Euskadiko Automozioaren Klusterrarena; Eibarko Industri Ingeniaritza Tekiniko Unibertsitate Eskola eta Armagintza Eskolarena; Ermuko Enpresarien elkartearena, Ermuko ZF Lemforder TVA, S.A. eta , Microdeco enpresena; Eibar-Ermua DBHko Institutuarena; eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearena (EMOE).
Hogei mila biztanlekoen artean Ermua Bizkaian nahiz Euskadin bakarra izan da. Gure taldean izendapena jaso dute ondorengoek: Buenavista del Norte, (Kanariar irlak), La Solana, (Gaztela-Mantxa), Bejar eta Palacios Rubios (Gaztela- Leon), Vilanova del Cami, (Katalunia), Boiro, (Galizia), Colmenarejo (Madril), Ermua, (Euskadi), Benilloba eta Gata de Gorgos (Valentzia).
Izendapena jaso duten hiri edo udalerriek hainbat onura eta laguntza izango dituzte I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan, INNPULSO deritzan sarearen barne egongo baitira. Sare horretan udalen arteko harremana eta proiektuak elkarlanean lantzea bultzatuko da. Izaera iraunkorra izango duen taldea izango da, hazten jarraitzeko bokazioa duena eta, ereduaren aldaketa hasita dagoela erakutsi nahi duena.
Proiektu asko eta, azpimarratzekoak dira, zentro teknologiko berriaren eraikina, zuntz optikoko sare neutroa eta AIC Fundazioan parte hartzea, besteak beste
Gure udalak apustu garrantzitsua egin du, besteak beste, teknologi eta enpresa hazitegi izango den zentroa egiteko, Estatuko Fondoari atxikiz Enplegua eta Toki-jasangarritasun deialdiaz baliatuz, zuntz optikoko Telekomunikazio sare neutroa garatzeko (1ngo fasea 800.000 € dira eta proiektu osoa, ia 5 milioi euro), eta baita AIC Fundazioan kide izanik.
Horri esker, osasun, asistentzi eta zerbitzu publikoen eraginkortasun eta efizientzia hobetzea ekarriko duelarik eta, baita ere, gure prozesu operatiboen automatizatzea. Orain herritarrek prozesu administratibo hainbat eskatu eta izapidetu ditzakegu elektronikoki etxetik bertatik (hirigintzako lizentziak, Biztanle Erroldako kudeaketak, ordainketak elektronikoak, eta abar… Hori egin dezakegu, gizarte eta ekonomi eragileek eta beste administrazioek (INEMek, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, eta estatuko Gobernuak) programa eta proiektu berritzaile ugari garatu dituztelako eta, guztion artean, herritarren parte hartzeko kanal ezberdinak sortzea ahalbidetuz.
Laburbilduz, udala buru belarri dago berrikuntzaren estrategian, ezagutzan oinarrituriko ekonomiaren zati izateko apustu argia eginez.
Izendapena jasotzera Ermutik joandako taldea ondokoek osatu dute, alkate Carlos Totorika,eta bere taldeko zinegotzi diren Felix Prol eta José Luis Clemente, ZF Lemförder TVA, S.A zuzendari nagusi Julian Hernando, Tecnalia Eraikuntza alorraren zuzendari nagusi Javier Ignacio Urreta; udal sozietate publikoen gerente Juan Carlos Abascal eta Toki Garapen alorreko zuzendari, Rosalía Herrera.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n