Herriko euskaltegiek izen emate aldia zabaldu dute, dituzten taldeak osatzeko asmoz
Herriko euskaltegiek ikasturteko bigarren matrikula aldia zabaldu dute, ikasturteko taldeetan dituen hainbat hutsune betetzeko asmoz. Matrikulazio aldia berria urtarrilaren amaiera bitartean zabalik izango dute. Argibideak eta izen emateak zentro bietako idazkaritzan bertan egin daitezke. Ikastegi biek horren berri eman dute herriko etxebizitzetako atarietan zintzilikatu dituzte oharren bidez.
Udal Euskaltegiak lekua du 1etik 3ra Hizkuntza Eskakizuna prestatzen ari diren hiru taldeetan. Talde horiek eskolak dituzte dagokien ordutegian, eta ondokoak izan daitezke astelehenetik ostegunera bitartean: 10:00etatik 12:00etara; 14:30etatik 16:30etara eta, azkenik, 19:00etatik 21:00etara, hurrenez hurren. Argibideak eta izen emateak, euskaltegian bertan Teresa Murga eraikineko egoitzan. (Goienkale z/g, udal liburutegiaren ondoan). Azpian, zentroak kaleratutako orria uzten dizuegu.
Herriko Kaltxango AEK-k ere informazio oharra kaleratu eta zabaldu du herrian barrena. Horretan adierazten duenez matrikulazioa zabalik izango du, izenak urtarrilaren 28ra bitartean hartuko dituelarik. Oharrean jasotakoaren arabera, plazak ditu euskalduntze nahiz Hizkuntza Eskakizuna prestatzeko 1eta 2. taldeetan eta, baita ere EGAkoan. Ikastegiak ordutegi zabala eskaintzen du, 9:00etatik 11:00etara, 14:30etatik 16:30etara; 16:30etatik 18:30etara eta 19:00etatik 21:00etara, hain zuzen. Argibideak eskatu eta izen-emateko Bizkaia Etorbidearen 13 etxabeko egoitzan, kaltxango@aek.org. posta elektronikoan 943 171940 telefonoan egin daitezke. Azpian, zentroak kaleratutako orria uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik