Guztiok minbiziaren aurka!
Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna gauzatuko otsailean. Edizio honetako leloa ‘Elkarrekin minbiziaren aurka’ da. Hori horrela, Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak (ONLAEk) urtero AECC elkarteari laguntzeko erabiltzen du loteria zozketa bat, bildutako diruaren zati bat horri emanez, minbiziaren kontrako ikerketan erabili dezan. Zozketa berezi hori otsaileko lehen larunbatean egingo da –otsailaren 5ean- eta partizipazioak elkartearen logotipoa daramatzate. AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20 jasotzen du ONLAE erakundeagandik, laguntza gisa.
Horregatik hain zuzen datorren astean zehar, Ermuan dugun AECC taldeko kideek herriko plazan eta Zubiaurren izan dira loteria saltzen eta eskaintzen herritarroi, gure elkartasuna eskatuz. Kanpaina honekin bat egin duten denda eta tabernek beren ate eta leihoetan kartela jarrita dute.
Loteriaren salmentak gehi bazkideen kuota eta herritarren emariek ahalbidetzen diete hainbat programa gauzatzea, prebentzio aloran eta gaixoei edo horien familiei atenditzeko atalean. Esan behar, AECCren zerbitzu guztiak doakoak direla. Aurten 150.000 euro erabiliko dituzte Minbiziaren Ikerketarako beka batean, ikerketa Bizkaian egingo delarik.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.