‘Irulitxa’k Donostiako danborradan parte hartuko du
Irulitxa fanfarrea Donostiako festa handian parte hartuko du. ‘Danborkide elkarteak’ -Santo Tomas Lizeo ikastolako kideek osatutakoa (irakasle, ikasle, guraso, eta abarrek osatzen dutena) ermuarrak kontratatu ditu bere musika alaia jo dezaten urtarrilaren 20 eta 23an. Irulitxako kideek ostegunean (19tik 20ra) Antiguoko auzotik kalejiran emango dituzte goizaldeko ordu bat eta erdietatik bost eta erdietara bitartean. Egun berbereko arratsaldez ere. Donostiako hiriburuan izango dira, arratsaldeko bost eta erdietatik gaueko 9etara bitartean musika jotzen jo eta su arituko baitira, kasu honetan ‘Txirain’ elkarteko kideekin. Festa astegunean ospatuko denez, askok jai eskatu dute lanean, egun osoa bertan igaro ahal i zateko.
Azkenik, datorren igandean –hilak 23an- ‘Danborkide’ elkartearekin aterako dira auzotik, danbor eta kupela joleekin batera, goizeko 11etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Irulitxakoek pozarren daude, musikaz eta duten zaletasunaz gozatzeko aukera paregabea izango baita, jaiaz gozatzeaz gain esperientzia hartzeko balioko baitie. Hori horrela, Gipuzkoako hiriburura joateko asmoa duten herritarrek badakite non izango dituzte lanean, ermuarrak.
Irulitxa fanfarrea lagun talde baten proiektu moduan sortu zen, orain dela hamabost urte. Iazko urtea izan zuten onenetakoa beren ibilbidean, nazioartera irten, sarian irabazi eta ezagutzera eman baitziren. Hau da, saria jaso zuten egindako lan eskergagatik. Irulitxa fanfarria frantziako Condom herrian izan zen, Armagnac lurraldean (Okzitaniako mendebaldean) bertan ospatu zen Kaleko musika Banden Nazioarteko Jaialdian. Talde ermuarrak parte hartu duen bere lehen urtean ‘Urrezko Palmondoa’ izeneko sari orokorra irabazi du, bandarik onenena eta osatuena izateagatik, epaimahaiak baloratzen zituen hiru ataletatik bitan puntuetara lehenengo postuan sailkatuz gero. Ermuarrek hiru ataletatik bitan lortu dituzte punturik gehienak; musika tradizionalean eta animazioan, hain zuzen ere. Ermuarrak herritar eta ikus-entzule frantziarrak bereganatu zituzten beren soinu alai, exekuzio landu eta koreografia animatuen bidez.
Horregatik, Udalbatzak herriko beren izena brodatuta zuen bandera eman eta omenaldia egin zien, arrakasta lortu eta gure herriaren izena lau haizeetara zabaldu izateagatik, Ermua munduan barrena ezagunago eginez.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera