Hitz egidazu! Atzerritarrentzako hiztun boluntarioen ekimena

20.01.11
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Immigrazio udal Zerbitzuak hiztun boluntarioen ekimen berri bat abian jarriko du atzerritarrentzat gure herrian. Ekimenaren helburua gaztelaniaz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Boluntarioek eta praktikatu nahi dutenek astean ordu betez elkartu eta barriketan arituko dira, gutxienez hamar saio edo asteetan. Ekimen honetan laguntzaile izango dira Gurutze Gorria, Durango Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila eta Lan eta Immigrazio Ministerioa.

Programaren helburua gaztelaniaz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Hartara, boluntariotza linguistikoa bultzatzen da. Ahozko gaztelania hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana bilatzean datza asmoa, euren astiaren zatitxoa eskaini diezaieten berba-jarioa hobetu dezaten.

Konpromisoa eta iraupena

Gutxieneko konpromisoa 10 ordukoa da: astean behin ordubete, hamar astez. Programan izena eman ostean hizkuntza-bikoteak eratuko dira partaideen ordutegi eta zaletasunei erreparatuta. Parte-hartzaileak boluntarioak izango dira eta ez dute ordainetan ezer jasoko.

Nor izan daiteke boluntario?

Gaztelaniaz hitz egiten duten adin nagusiko guztiak izan daitezke boluntarioak. Programaren helburua da etorkinek mintzapraktika egitea, giro lasaian eta eguneroko gaiez berbetan. Hargatik, ez da inolako titulurik eskatzen, egokitutako pertsonarekin mintzatzen ordubete ematea astean behin, ez besterik.

Nor izan daiteke edo hizlari?

Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan nagusiak (ahal izanez gero, Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxeetan, H.H.I), eta berba pixka bat egiteko gai direnak, baina oraindino berba-jarioa hobetzeko premia dutenak, hitz egiteari ekiteko lotsa galdu nahi dutenak, gaztelania eguneroko bizimoduan, lantokian eta lagunartean bete-betean txertatzeko.

Boluntariotza linguistikoari buruzko informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko, udal Immigrazio zerbitzura jo dezakezu. Helbidea Erdikokale, 21. Harremanetarako telefonoak: 943 17 91 61 eta 943 17 91 62.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan