Zine-klubak ‘The Good Heart’ filma proiektatuko

20.01.11
Gizartea

Mudo Drogotek urtarrileko zine-klubaren emanaldiekin aurrera jarraituko du. Gaur arratsaldean eta gauean “The Good Heart " titulukoa ikusi ahal izando dugu. Koprodukzioa da, Danimarka, Islandia, EEBB, Frantzia eta Alemaniako sosekin ekoiztutakoa. Luzemetraiak 95 minutu irauten ditu. Dagur Kárik idatzi eta zuzendu du. Parte hartzen duten aktoreak ondokoak dira: Paul Dano, Brian Cox, Damian Young, Isild Le Besco, Susan Blommaert, Stephanie Szostak, Bill Buell, Michael J. Burg, Nicolas Bro. Lobianon ikusi ahal izando dugu, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30etan. Sarrera doan.

Sinopsia

Lucas (Paul Dano) bihotz oneko mutikoa da, Broolyneko zubi baten azpian jarri duen kartoizko kutxan bizi dena. Etorkizunari aurre egiteko esperantza ez eta gogorik gabe, amore eman eta bere buruaz beste egiten saiatzen da. Ez du lortzen, beste gauza guztiak bezala. Ospitalean dagoenean, logela kide Jacques (Brian Cox) egokitu zaio. Jacques, umore txarreko tabernaria da, bizitza ez osasungarria daramana eta bosgarren aldiz bihotzekoak eman dioena. Honek, jakin badaki ez dela luzerako izango eta bere tabernaren jarraipena ziurtatu nahirik, Lucas gaztean oinarritu, eta bere bizitza zuzentzen duen arau misteriotsuak erakutsi nahi dizkio, taberna uzteko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude