Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren izendapena zer da? Eta hori jasotzeak zer dakar (1)

21.01.11
Erakundea

Ermuak Zientzia eta Berrikuntza Hiria izeneko izendapena jaso du orain egun batzuk, izen hori daraman Ministerioarengandik. Alkatea buru zuen ordezkari talde batek izendapena jaso zuen Madrilen aurreko astean. Ekitaldia Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSICeren) egoitzan egin zen. Hainbat egun igaro ondoren, eguneko emozioa astindu eta ekitaldian izan ziren kamerak itzali ondoren, herriari eta ordezkarioi gogobetetasuna geratu zaigu jasotako aitortzagatik. Aitortza horrek balio bikoitza du; batetik, herrian gauzatzen ari garen politikak eta inbertsioak egokitzat jo izana. Eta bestetik, amaierarik gabeko aukerak alor ugaritan. Aukera guzti horiek positiboak izanik eta ekonomi, produkzio, inbertsio eta gizartean ondorioak izango dituztenak.

Aukera paregabea da, aldarrika dezagun herria hobetu eta horren etorkizunaren alde egiten jarrera aktibo batez jarduten dugula, errealitatea edo baldintzak berez aldatu daitezela zain egon gabe. Nolanahi ere, izendapenak ekarriko dizkigun onura edo gauza positiboak zeintzuk diren zehatz-mehatz adierazten saiatuko gara ondoko lerroetan.

Izarra eraikin berria:enpresa hazitegia, zientzia, ezagutza eta teknologi parkea

Deialdian berrikuntza proiektu ugari oso sakon aztertu dira. Deialdiko atal batean, enpresa, zientzia eta teknologi parkeak egitea aurreikusten zen, baita ere, ezagutza zabaltzeko xede dutenak eta enpresa hazitegiak izango direnak ere. Eta kasualitatez bada ere, udalak Izarrako eraikin berrian egokitu nahi duena, hori bete betean da. Eraikina hori martxan jarriko da aurten eta Udalbatzak helburu horretarako ia 20 milioi euro zuzendu ditu. Deialdian baloratzen zen beste helburuetako bat zientzia eta teknologia hedatu eta zabaltzea izan da. Horren harira, Ermuan zuntz optikoko sarea prestatzen ari gara, zeina telekomunikazioetan (telefono, internet, asistentziako zerbitzu telematiko, eta abarretan) punta-puntan kokatuko gaituen. Gure etxetaraino laster iritsiko den zuntz optikoko sare hori neutroa izango da, hots, publikoa izango eta horren bidez zerbitzuak eskainiko dituztelarik horrela nahi duten operadoreek. Hori bai, prezio oso onetan, egun dugun abiadura eta aukerarekin, alderatuz gero.

Azpiegitura horrekin, sare nagusi eratuko, zeinak bigarrengo maila eta ekipo elektronikoak izango dituen herrian sakabanatuta, ‘Open Acces’ edo irekia den mota eta topologiako sarea izateko. Sare horri esker, banda oso zabaleko eta NGA izeneko zerbitzuak eskaini ahal izango ditugu. Sarearen abiadura oso azkarra izango da, etxeko erabiltzaileek 100 MBeko abiadura izango dute eta enpresa eta industriek 2 Gbekoa ibili ahal izango direlarik. Deialdi horretan ere, udaletan eskaintzen ditugun zerbitzuen eta administrazioaren antolakuntza ere aurreikusi eta aztertzen zen.

Ermuan Garapenerako Plan Estrategiko baten barne egiten ari da lan

Ikus daitekeenez, Ermuan gauza askotan gabiltza lanean eta, hori guztia Garapenerako Plan Estrategiko baten barne egiten ari da, herriko gizarte eragileekin elkarlanean. Garapenerako udal Plan Estrategiko horri esker hainbat jarduera gauzatu ditzakegu; batetik, behatu, aztertu eta hausnarketa egitea, bestetik, jarduerak definitu, planifikatu eta gauzatzea eta, azkenik, egindakoa ebaluatzea eta emaitzari erreparatuz egin beharreko doikuntzak egitea.

Udalaren estrategia lau ardatz nagusitan hezurmamitzen da. Ondorengo hauetan, hain zuzen:

  • Ekonomiaren berrikuntza.
  • Guztion espazioen berrikuntzan.
  • Gizarte alorraren berrikuntzan.
  • Entitate barruko egituraren berrikuntzan.

Ikus daitekeenez, gaia mamitsua da eta adierazitako atal bakoitza azaldu nahi dugunez, atal eta artikulu ezberdinetan helduko diogu zeregin horri. Gaur Zientzia eta Berrikuntza Hirien sarean (INPULSO sarean) barneratzeak ekarriko dizkigun onura eta aukerak aztertuko ditugu.

Ermua Zientzia eta Berrikuntza Hirien sarean (INPULSO sarean)

Izendapena jaso dugun hiriek hainbat onura eta laguntza izango ditugu I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan, INNPULSO deritzan sarearen barne egonik. Sare horretan udalen arteko harremana eta proiektuak elkarlanean landu daitezela bultzatuko da. Izaera iraunkorra izango duen taldea izango da, hazten jarraitzeko bokazioa duena eta, eredua aldatzen hasita gaudela erakutsi nahi duena. Udaletxeek horretan zeresan garrantzitsua izango dugu.

Sarean dauden hiri edo udalerriek hainbat onura eta laguntza izango dituzte I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuan nahiz tokiko garapenean:

  • Izendapena estatuan nahiz nazioartean komunikatu eta promozioan erabiltzeko baimena jasotzea.
  • Sarearen barneko udalerriek elkarlanean egindako proiektuentzako bultzada jasotzea.
  • MICINN-MITYC ministerioren lan taldean sarean sartzea, erreferentziazko erakunde moduan.
  • I+G+B (Ikerketa, Garapena, Berrikuntza) lan-eremuarekin zerikusia duten nazioarteko ekitaldietan ‘Zientzia eta Berrikuntza hiriek’ sustatzea.
  • Instalazio zientifiko eta teknologikoak kokatzeko lehentasuna edukitzea, Estatuarenak izan edo horretan parte hartzen duenetan. Eta baita ere, MICINN sarearen nodoak, -I+G+B- informatzeko puntuak (PIDI sarekoak) kokatzeko lehentasuna edukitzea.
  • Izendapena jaso duten hirietan Autonomi Erkidego sailaren eta I+G sistemako gaineko agenteen bileran antolatzeko eta egoitza izateko lehentasuna edukitzea. Baita ere, Ikerketa eta Erakunde Publikoen kongresu eta mintegiak ospatzeko egoitza izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n