Eva Cortesek jazz emanaldia eskainiko du

21.01.11
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Blues eta Jazz Zirkuituak Eva Cortesen emaldia dakar Ermura. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da bihar larunbatean, iluntzeko zortzietatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, emanaldiaren egunean bertan sarreran.

Emanaldian ‘Back 2 The Source’, azken lana aurkeztuko du

Eva Cortes Tegucigalpan (Hondurasen) jaio arren, Sevillan hazitakoa da. Egun erdibanaturik du bere etxea Madril eta Parisen artean. Herrialde eta mundu horien guztien arteko fusioa nabaria da bere musikan. Jadanik lau disko argitaratuta dituela, Evak Espainiako eta Europako jazz munduan dauden proposamen interesgarrienen artean toki bat egitea lortu du.

Eva harro sentitzen da, izan ere, bere ibilbide musikalean zehar, mundu osoan jazz latino, musika folkloriko eta flamenkoan proiekzio eta ospe handia duten musikarien laguntza jaso baitu.

Eva Corteések bere lan berria aurkezten du Ermuan, Back to the Source, inoiz baino jazzago, bere jatorri latinoei, bluesari edo bere influentzia flamenkoei uko egin gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan