Txiletik etorritako ikasle taldea bisitan izan da Izarran

24.01.11
Ekonomi Sustapena

IES Uni Eibar-Ermua BHI zentroak Txiletik etorritako 13 ikasleen taldea hartu du. Txiletarrak ikastegiko Administrazio eta Finantza sailak emango dien hobekuntza ikastaroa egitera etorri dira. Ikasleak Txileko Hezkuntza Ministerioaren Goi Hezkuntzako, Etengabeko Prestakuntza eta Lanbide Heziketa saileko proposamenari jarraiki etorri zaizkigu. Ministerioaren helburua Txilen nahiz nazioartean negozioetan edo zerbitzuen prestakuntzan arituko diren profesionalak prestatzea da.

Gure Udalak eta IES Uni Eibar-Ermua BHI zentroak mantentzen duten lankidetza ildoa sakonduz, -gazteei lan-munduratzeko aukerak eskaintzeko lan eta xedean bat baitatoz- taldea Ermura etorri da Udalak gazten prestakuntza eta lan-munduratzea lortzeko dituen azpiegitura eta giza-baliabideak ezagutzeko asmoz. Hori horrela, enpresak sustatzeko Izarra zentroa eta bukatzear dagoen eta punta-puntako teknologiaren zentro berria ikusi eta ezagutu dute. Gure lankide eta teknikariekin egon eta Toki Garapen Alorrak eskaintzen dituen zerbitzu orokorren azalpenak eta Izarrako zentroarenak ere jaso dituztelarik.

Bisita aprobetxatuz, Izarran sormen-tailerra gauzatu dute, negozio ideia izan daitezkeen hainbat proposatu ahal izateko. Gure inguruan ditugun enpresa-ehunaz ezberdin eta berrikuntzak izango dituzten enpresa proiektu zenbait bilduz.Ideia horiek ‘ enpresen sorkuntza ’ izeneko ikasgaian erabili ahal izango dituztelarik eta, beren enpresa propioa sortzeko ere. Horrez gain, hastapenetan dauden negozioak Txilera eraman eta nazioartean lantzeko aukera ere aztertu eta baloratu dutelarik.

  • Argazkian Txiletik etorritako ikasleen taldea Izarrako tailerrak ikuste, Eibarko irakasle eta ordezkariekin
  • Argazkian ikasle txiletarrak Izarran gauzatutako sormen tailerrean
  • Argazkian Txiletik etorritako ikasleen taldea Izarra eraikinaren kanpoaldean

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat