Udalerrirako proiektuen aurkezpenak etxebizitza eta gazteria jardunaldiei amaiera emango dio

26.01.11
Hirigintza

Ermuak amaiera emango die bihar gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egiteko azken astean gauzatzen ari garen jardunaldiei. Jardunaldion itxiera, hirugarren saioa gauzatzearekin batera etorriko da. Bihar, hirigintza gizartea eraldatzeko tresna den edo ez aztertuko da. Gaia tokiko administrazioen ikuspuntutik jorratuko da eta Donostiako kasua ezagutzeko parada izango dugu, alokairuko etxebizitza multzorik handiena baitu Erkidegoan. Horri buruz, Donostiako hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak hitz egingo digu. Horrekin batera herriko Carlos Totorika izango da. Alkatea Ermuan egindako aldaketaz mintzatuko da eta hori lortzeko segitu diren jarraibideak azalduko. Horrez gain, Aletxen eraikiko diren zuzkidura-bizitokien proiektuaren zehetasunak emango.

Sustapen horretan, 57 zuzkidura-bizitoki eraikiko dira, aldi baterako errentako erregimenean. Lehentasunez, gazteei zuzenduta egongo dira, baina ez dira baztertuko beste behar batzuk. Obrak aurten bertan eta dagozkion lizitazio-izapideak egin ostean hastea aurrez ikusi da, eta horiek amaitzeko 24 hilabeteko epea kalkulatu da. Hala ere, hori guztia obrak egiteko deituko den lehiaketa publikoan zehaztuko da. Obren aurrekontua, guztira, 4,7 milioi eurotan kalkulatu da, proiektuaren eta obra zuzendaritzaren kostua 221.400 €  izanik. Apartamentuetara joango direnek hilabeteko alokairuan hartu ahal izango dituzte, gehienez urte beterako. Alokairua beste urtebetez luzatu ahal izango da, gehienez jota, lau aldiz gehiagotan. Bizilagunek hilero errenta ordaindu beharko dute eta hori zenbat den kalkulatzeko beren diru-sarrerei erreparatuta zehaztuko da. Bizitoki horien esleipendunek 3000 -minimoa- eta 35.000 -gehienezkoa- euroko diru-sarrerak izan beharko dituzte. Diru-sarreren arabera, alokairuagatik 150eurotik 350 eurora arteko kuota ordainduko dute, kasuan kasu.

Urtarrilak 27

  • 19:00-19:20 “Hirigintza, gizarte eraldatze tresna”. Hizlaria Jorge Letamendia, Donostiako hirigintza zinegotzia.
  • 19:20-19:40 “Ermua, eraldaketa eredu bat”. Hizlaria Carlos Totorika, Ermuko Alkatea.
  • Eztabaida. Galdera eta erantzunak.

Bigarren egunean ere berrogeita hamar bat pertsona bildu ziren Lobiano Kultur Guneko aretora. Ekitaldian hitza Imanol Zubero soziologiako katedradunak eta EHU Unibertsitateko irakasleak izan zuen. Bere hizketaldi eta aurkezpena oso interesgarri eta entretenigarri izan zen. Zuberok bere hitzaldi eta aurkezpena taxutzeko hiru oinarri hartuz ituen; etxebizitza krisialdi ekonomikoaren iturri; krisialdi gorrian etxebizitzaren papera eta higiezinen jokaera abagune eta etorkizunari begira. Imanol Zuberoren hitzaldia pdf formatuko artxiboan eskaintzen dizuegu, osorik ikusi edo horretan sakondu nahi duzuen guztiontzat.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean