Nahita aldizkariaren urteko lehen alea argitaratu da

27.01.11
Berdintasuna

Nahita aldizkariaren urtarrileko alea kalean dugu. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea banatzen hasi da, aste honetan bertan. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen lehen aldizkaria moldiztegitik atera berri da. Alea paper %100 birziklatuan argitaratuta dago. Kloro edo zuritzaile optikorik erabili gabea. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak gai bi dakartza azpimarraturik: erreportaje nagusia, emakumeen memoria eta beraiek herrietan utzitako aztarnak lantzen ditu. Horri jarritako irudia azaroaren 25a izeneko plazaren kartela da. Bizkaiako Emnakumeen Asanbladak San Vicente plazaren izena aldatzeko proposamena zabalik baitu. Bigarren gaia, Donostiako Emakumeen Etxea da. Segidan editoriala dator, non hainbat gauzari buruzko gogoeta egiten den: batetik poztasuna adierazten da Emakunde 2010 saria Teresa del Valle jaso izanagatik, kaleratutako 13 aleak positibotzat jo eta argitapenean laguntzera dei egiten dute; azkenik, garrantzitsu joz espazio publikoetan emakumeen presentzia.

Ezagutzen al duzu? atalean, Donostiako Emakumeen Etxearen berri jasotzen da. Baita, Ermuko Emakumeen asanbladaren eta 1987ko udal hauteskundeetara emakumeez soilik osatutako zerrenda aurkeztu izanaren inguruko datuak. Esan bezala, erreportaje nagusia, emakumeen memoria eta beraiek herrietan utzitako aztarnak hizpide ditu. Ale honek argazki-inkestaren atala mantentzen du, oraingo honetan emakumeen utzitako aztarna eta memoriari buruzko galdera sortari zenbait pertsonek emaniko erantzunak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, hilekoen egutegi praktikoa eskainiz. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan