Antzerkia, kantua eta zinea asteburuko agendaren eskaintza
Gaurkoan hasiera emango diogun asteburuak, jardueraz lepo datorkigu. Helduok, gaur gauean Dani Perezen azken obra ikusi ahal izando dugu. ‘Cazando Gamusinos’ ikuskizuna, Lobiano Kultur Gunean, gaueko 22:15etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du.
"Ermuan Kantuan" izeneko ekimena bihar aterako da berriz ere. Aurrekoetan bezala, kalejira ordu eta erdiz luzatuko da, 12:30etatik 14:00etara, abestea gustuko izatea komunean duten ermuarrak, soinujole pare batez lagundurik. Hitzordua larunbat honetan izango da 12:30etan, Orbe kardinalaren plazan.
Arratsaldean, Panta Rhei antzerki taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermuan. Panta Rheik ‘Tira, aurrera!’ tituluko muntaia dakar. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean izango da eta arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik 7 bitarteko haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia euskaraz egingo da eta berrogeita hamar minutu iraungo du.
Sinopsia
Pailazoak misio bakarra zeukan bizitzan: zoriontsu izatea eta besteak ere zoriontsu egitea. Zorigaiztoko egun batean, zakarrontzian amaitu zuen, pelutxe eta abandonatutako jostailu koadrilarekin batera. Arrisku bizian daude. Badatorkie gainean zabor-kamioi "birrintzailea", haiek irensteko prest. Pailazoa lasterka abiatzen da hirian zehar laguntza bila. Bidean hamaika arrisku gaindituko ditu, eta gatibu diren haur asko, beti zaintzapean, aurkituko. Haurrek lagundu nahi diote, baina ezin. Bai, hiriak mehatxuak, hesiak, debekuak, gatazkak, abusuak gordetzen ditu. Benetan mirarigarria da hirian bizirautea!
Bizitzak erronka handiak planteatzen dizkie ameslari handiei; baina bizitzak irabazle nahi zaitu. Hala, pailazoa lasterka dabil, bizkor-bizkor, bere idealaren atzean, eskuzabaltasun eta elkartasun bila.
Azkenik, igandean gaztetxoek ‘Astroboy’ tituluko filma ikusi ahal izango dute Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrera doan.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan