Txalo Produkzioak ‘Baginaren bakarrizketak’ obra antzeztuko Lobianon
Txalo Produkzioak ‘Baginaren bakarrizketak’ obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Antzezpena Begoña Bilbaok zuzentzen du eta euskaraz izango da. Obrak istorio multzoen bidez barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen du. Taulara aterako diren aktoresak Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai dira. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 5 euro balio du eta Lobiano Kultur Gunean eros daiteke gaur egunean zehar edo, osterantzean, bihar sarreran bertan. Halaber, sarrerak erreserba daitezke eta Lobianon bertan obra baino lehen jaso daitezke.
Sinopsia
“Baginaren bakarrizketak” egindako elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeri egin zieten elkarrizketa.
Obraren helburua da emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea. “baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azatzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan