Zientzia eta Berrikuntzaren hiria (2): Berrikuntza ekonomikoa (B)

04.02.11
Erakundea

Zientzia eta Berrikuntzaren hiria izendapena jaso izanagatiko idatzi sortarekin aurrera eginez, gaurkoan Berrikuntza ekonomikoaren ardatza lantzen jarraituko dugu. Berrikuntza ekonomikoaren atalak duen garrantzia eta luzerari erreparatuz, atala bi zatitan landu eta argitaratuko dugu.

Ermuko udala une honetan Zentro Teknologikoa eta Enpresa hazitegia eraikitzen ari da, PROMOSA sozietate publikoaren bidez. Proiektu horren helburu nagusia sektore berri nahiz ohikoetan berrikuntza eta ekintzaileen kultura bultzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta zerbitzuak eskaintzea da. Eta baita ere, udalerriko nahiz eskualdeko ehun ekonomikoa dibertsifikatzeko helburua, ikerketa eta berrikuntza oinarri harturik balio erantsi handia duten enpresa proiektu berriak erakarri eta sortuz.

Zentro Teknologikoa, Enpresa hazitegia eta zuntz optikoko sare neutroa

Proiektu honetan gutxi gorabehera 18 milioi euro inbertituko dira. Kopuru horri aurre egiteko Udalak sozietate publikoen kapital soziala handitu egin du eta horrez gain, Industria Ministerioak Reindus (2007 eta 2008an) izeneko programari atxikiz eman dizkiguten kredituak hartu eta, azkenik, obra sustatzaile gisa kreditua eskatuz.

Esandakoa, ehun ekonomikoa dibertsifikatzeko; ezagutzaren gizartea bultzatzeko eta ekintzaile diren pertsonek eta proiekturen bat abian jarri nahi dutenek kalitatezko eraikina eta zerbitzu aurreratuan izan ditzaten udalak egindako apustuaren adierazle nabaria da.

Proiektu honekin batera zuntz optikoko udal sare neutroa prestatzeaz, herrian azpiegitura teknologiko eta punta-puntakoak izateko aukera emango digu, balio erantsitako zerbitzudun ekimenak sor daitezela ahalbideratuz. Horiek ditugun enpresentzat, etorkizunean etor daitezkeenentzat eta herritarrontzat izanik. Laburbilduz, zerbitzu berrien bidez teknologi garapena bultzatzea da, teknologi berriak modu progresiboan herritar guztien esku jartzeko.Hori horrela, informazio eta ezagutzaren gizartea bizkortu nahi da. Balio erantsi altua duten enpresa proiektuak garatzea udalerriko eta eskualdeko ekonomia dibertsifikatzen lagunduko digu, automobilgintzari laguntzen dion sektorearen erabateko dependentzia baitauka.

Toki Garapeneko alorra

Gai honetan Udalaren kudeaketa indartzen duen beste tresna garrantzitsu bat Toki Garapeneko alorra da. Horrek INEM, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Estatuko Gobernua edo Europako Batasunaz elkarlana eta lankidetza oinarri harturik, trebakuntza proiektu eta programak garatu ditu eta ekonomia eta berrikuntza sustatzeko, helburu estrategikoari berari koherentzia emateko eta, azken batean, udalaren beraren estrategiari.

Udalak alor honen aldeo apustu garbia egin du, eta horren lekuko erakundeak duen aurrekontuaren %20 Toki Garapeneko Alorrak kudeatzen dituen ekonomi sustapen, eta trebakuntza proiektu eta egitarauetara bideratu izana da.

Udalerritik bertatik ekonomia garatzeko estrategiak gauza daitezkeenaren uste osoa dugu, eta orain arte aipatutakoa horren adibide da.

Bestalde, azken urteetan ‘Innoforo’ taldea ere sortu dugu. Bertan eta udalaren eta enpresa ezberdinen lankidetzaz proiektu berri hainbat sortu dira, guztiek udalerriko ehun ekonomikoa dibertsifikatzen laguntzeko bokazioa dutelarik. Ziur gaude kooperazio eta enpresen arteko lankidetzak ekonomi eredu berria garatzeko bidea dela, horrelako ekimenak gauzatzeko motibazioa ematen digutelarik.

Proiektu europarrak: ‘Watch it eta Inntegra’

Azken bost urteetan murgildurik gabiltzan eta erakundeen arteko lankidetzaren beste eredu bat ‘Watch it eta Inntegra’ proiektuak dira. Horietan udalak lidergoa izan du Europako hego-mendebaldeko beste erakundeekin batera eta GAIArekin, Telekomunikazioen Elkarteko klusterrarekin, batera. Horren guztiaren helburua berrikuntzaren birusa herriko eta eskualdeko enpresa eta gizartean sar dadin.

Lan-ildo horrekin bat, herritarren parte hartzea gauzatzeko foroa artikulatu da, azken urtean egungo errealitate ekonomikoa aztertzen eta etorkizunekoa aurreikusten jardun duena. Foro horri esker, beste bi talde espezifiko eratu dira lan egiteko, batek, ekonomi ehunaren dibertsifikazioan zentratuko da eta, bestea, ekintzaileen alorrean. Horren barne, Ermuko edo herriarekin loturik eta zerikusia duten gizarte, ekonomi eta enpresa eragileak daude. Beren egitekoa, gure herrian eta eskualdean proiektu berriak sor daitezela izanik.

Erakundeen arteko lankidetzaren beste adibide bat AIC (Automotive Intelligence Center) Fundazioaren eraketa izan da. Horretan parte hartu dugu Bizkaiko Foru Aldundiak, Ermua eta Zornotzako udalek, Automobilgintzaren elkarteko ACICAE klusterra, eta gure artean ditugun Microdeco, CIE Automotive, TVA, Carbureibar eta Amaya Telleria enpresa esanguratsuek. AIC zentro bakarra da Europan, zeina automobilgintza sektorearentzat balioa sortzera dedikatzen den, merkatuan zentratu eta oso kualifikatutako pertsonen koordinazioaren bidez.

Bere egituraren barne industria, teknologia eta trebakuntza jarduerak ditugu, ezagutza, ikerketa eta enpresen arteko kooperazioaren bidez automobilgintza sektorearen lehiakortasunari mesede egiteko xedez.

Bere helburuen artean ondorengoak daude: automobilgintza sektorean aplikagarri izan daitekeen oinarrizko ikerketak erraztea, automobilgintzan dabiltzan profesional maila guztietan trebakuntza bultzatzea, sektorean erantsitako balio altua duten enpresa proiektu berriak sortu daitezela sustatzea eta proiektu berritzaileak erakartzea.

Azken proiektu horrek bere sorrera Ermuan izan zuela esateak zilegi dugu, produkzio eredu berria behar genuela uste baikenuen orain zenbait urte atzera. Produkzio eredu hori ezagutzan eta teknologian oinarritutakoa behar duela izan sute dugu, gure produkzio ehuna eta Asia eta Europako ekialdera lekuz aldatzearen ondorioak gutxitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n