Jarduera bi liburutegian: goizean xakea eta, arratsaldean, ipuin kontalaria

04.02.11
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du bihar. Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira.

Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo haurrentzako aretoan

Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte.

Mireia Delgado ipuin kontalariaren emanaldia 17:30etan izango, leku berean

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeneko ekimena egingo da. Mireia Delgadok urre-koloreko maletan daramatzan ipuin sorta aterako dizkie 4 urtetik 10era bitarteko umetxoei. Saioa euskaraz egingo da. Iraupena berrogeita hamar minutu ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, etenik ez sortzeko.

Hemendik aurrera hileko lehen larunbata guztietan jarduera bikoitza egingo da udal liburutegian. Hurrengo hitzordua, martxoaren 5ean izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat